Nerea Kortabitarte (Donostia) Informazio Zientzietan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean. Bere ibilbide profesionala Cadena SER kateko mikrofonoetan hasi zuen eta, geroago, Telecinco kateko albistegietan lan egin zuen. 2002an Donostiako Plan Estrategikoaren komunikazio-arduraduna izan zen. Hiru urtez Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko prentsa-departamentuko kide izan zen. Fnac-eko komunikazio-arduraduna izan da (2005-2021) eta gaur egun kulturaren sektorean espezializatutako komunikazio-agentzia propio bat zuzentzen du. Dock of the Bay jaialdiko eta Crossover Telesailen Jaialdiko (besteak beste) prentsa-buru ere bada.
2019an Juliette, chica valiente haurrentzako ipuina argitaratu zuen. 2020ko azaroan, Juliette y un planeta llamado Tierra bere bigarren ipuina plazaratu zen. 2022ko maiatzean, azkenik, trilogia burutu du ¡Viva la diferencia, Juliette! lanarekin.
Radio San Sebastián irratiko Hoy por Hoy programako solasaldian parte hartzen du aldizka.