71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Lehen orrialdea Industria Newsflash
Newsflash
2022-09-18

“Rosalesen film honek zinema bikainaren hamaika seinale ditu: denboren edo elipsiaren erabilera, argiaren tratamendua, aldarteak, eta pultsuen eta bulkaden oreka (…)”, Oti Rodríguez Marchante, ABC.

 

“Egiazkotasun emozionalari arreta berezia eskainiz interpretaturik, bereziki Ana Castilloren jarduera erakargarriarekin, batzuetan urragarria eta beti ezaguterraza”, Jonathan Holland, Screen Daily.

“Lermanek errusiar mendi batetik barna bideratzen du publikoa: ikasgelen eta nerabezaroaren munduaren bertsio berri bat dirudiena ilunduz joango da, eta, azkenean, bat egingo dute pedagogiak eta bizirik irauteak”, Juan Zapater, Noticias de Gipuzkoa.

“Pantaila koadroen segida bihurtu zaigu, itxura piktorikoko plano finkoak, filmak hartzen duen bakardade-, tristura- eta neke-giroa areagotzen duten konposizioak”, Mikel G. Gurpegui, El Diario Vasco.

 

“Pertsonaiek irudien bidez hitz egiten dute hitzez baino garbiago”, Andoni Imaz, Berria.

“Ricardo Darín eta Peter Lanzaniren lana da Hollywoodeko tankera duen ekoizpen honen lorpen handienetako bat, eta, estiloari dagokionez, Spotlight eta tankerako proposamenen antzekoa da”, Koldo Landaluze, Gara.

“Balio handiko lana da, ikus-entzunezkoen kontakizunean arrastoa utziko duena”, Urtzi Urkizu, Berria.

 
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: