Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 70. Edizioa 2022  > Zinemaldiaren Egunkaria > Musikaren eta irudiaren uztartzea
Zinemaldiaren Egunkaria » Belodromoa
Musikaren eta irudiaren uztartzea
Ostirala, 2022(e)ko irailak 16

Euskadiko Orkestraren, SGAE fundazioaren eta Donostia Zinemaldiaren eskutik bueltan da Zinemaldian jada klasiko bilakatu den saioetako bat: Kontzertua & Proiekzioa ekimena. Hala, bihar larunbata, eguerdian irekiko da Belodromoa musikazale, zinemazale eta, oro har, ikusleentzat, soinu-banden joaldi sinfonikoa eta horien pelikula-eszenen muntaketa uztartzen dituen ikuskizunerako. Juan José Ocón donostiarra izango da orkestra zuzentzearen arduraduna, zeinean Euskadiko Orkestrarekin batera Andra Mari abesbatza ere arituko baita.

Aurtengo programak zazpi filmetako musikaren egokitzapenez osatzen da: Mientras dure la guerra, La buena estrella, El portero, Nueve cartas a Berta, Buñuel en el laberinto de las tortugas, La sombra de nadie eta Cher ami. Aipatzekoa da, gainera, aurten Nueve cartas a Berta filma Zinemaldiaren Klasikoak atalean ikus ahal izango dela.

Saioa ordu eta laurdenekoa izango da, eta sarrera doakoa, baina aurrez gonbidapena eskuratu beharra dago.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones