Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 70. Edizioa 2022  > Zinemaldiaren Egunkaria > ‘Zorionak zuri’ abestuta zabaldu da 70. edizioa
Zinemaldiaren Egunkaria » Inaugurazioa
‘Zorionak zuri’ abestuta zabaldu da 70. edizioa
Larunbata, 2022(e)ko irailak 17

Zinemaldiaren inaugurazio-galaren ardatza lehiaketaren urteurrena izan da; izan ere, duela zazpi hamarkadatik lehiaketa babestu duten ikus-entzuleak omentzeko balio izan baitu.

“Komedia arinean” egin da zeremonia, eta Loreto Mauleón eta Paco León aurkezleak NODOko pertsonaia bihurtu dituen bideo-muntaketa batean agertu dira; horren ondoren, 1953an (Zinemaldiaren lehen edizioan) Goizaldi taldeko dantzari gisa parte hartu zuten lau emakume gonbidatu dituzte agertokira: Milagros Zatarain, Mariví Montes, María Arbizu Corpus eta Mila de Salustiano.

Ondoren, Edurne Ormazabal kazetariak, “Imaginatu Zinemaldia” erakusketa bisitatzeko proposamena egin die ikus-entzuleei. Belén Cuesta antzezleak, bestalde, FIPRESCI Sari Nagusia aurkeztu du Ryūsuke Hamaguchiren Drive My Car filmarentzat, Zinema Kritikarien Nazioarteko Federazioko kideek aurtengo film onentzat jo baitute japoniarraren lana.

Zuzeneko musika Mikel Erentxun musikari donostiarraren eta Rocío Márquez flamenko-kantari andaluziarraren esku egon da. Eta musikak emozioari egin dio tarte, Zinemaldiaren antolakuntzan parte hartu zuten baina duela gutxi hil diren lau pertsonari eskaini baitzaie in memoriam atala: Alfredo Knuchel, Mariano Larrandia, Tony Partearroyo eta José Ángel Herrero-Velarderi.

Halaber, Zinemaldiak ongietorria eman die Epaimahai Ofizialeko kideei: Antoinette Boulat, Tea Lindeburg, Rosa Montero, Lemohang Jeremiah Mosese, Hlynur Pálmason eta Matias Mosterín, epaimahaiburu ofiziala aurtengo edizioan. Argentinarrak nabarmendu duenez, “zinema ahotsen multzo hori da, mundua ikusteko hainbat eta hainbat modu: zuri-beltzean, koloretan, mutu edo zalapartan”.

Sail Ofiziala lehiaz kanpo inauguratu duen Modelo 77 filmaren aurkezpenaren ondoren, Alberto Rodríguez –filmaren zuzendaria– eta Miguel Herrán eta Javier Gutiérrez –filmeko aktore nagusiak– bertan zirela, ‘Zorionak zuri’ euskaraz abesteko eta pantailan agertu diren eta 70 zenbakia osatzen zuten bi kandela erraldoiri putz egiteko proposamena egin diete ikus-entzuleei galaren aurkezleek.

 
Modelo 77 filmeko lan-taldea
Modelo 77 filmeko lan-taldea
Loreto Mauleón eta Paco León inaugurazio-galako aurkezleak
Loreto Mauleón eta Paco León inaugurazio-galako aurkezleak

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones