Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 70. Edizioa 2022  > Zinemaldiaren Egunkaria > Erosotasun eremutik ateraz
Zinemaldiaren Egunkaria » Epaimahaiak
Erosotasun eremutik ateraz
ASHMITA GUHA NEW DIRECTORS
Larunbata, 2022(e)ko irailak 17

Ashmita Guha Neogi, kalkutarra jaiotzez eta izatez, Indian lan egiten duen zinemagilea da. Zuzendaritzan eta gidoigintzan graduatu zen Indiako Zinema eta Telebista Institutuan, Pune hirian. Harrez gero, hainbat film labur zuzendu ditu, horietako batek, CatDog izenekoak, Grand Prix saria irabazi zuen 2020an Cannesko zinema-jaialdian, eta Orona-Nest saria, berriz, Donostia Zinemaldian.

Zuzendari Berrien atalean epaimahaikide aritzea “sentipen zirraragarria” dela aitor du Ashmitak: “Zinemagile gazte hauek guztiak nire gisakoak dira, nire berdinak. Beraz, neure buruari eskatuko niokeena eskatuko diet eurei ere. Alegia, bai Indian baina baita munduko beste herrialde askotan ere batera existitzen diren errealitate anitz daude. Norberak berea ezagutzen du, baina nire iritzian, beste errealitateetara adi egotea da sortzaile baten eginbidea, norberarena ez den ikuspuntuan arakatzea, emaitza ahalik eta aberatsen izan dadin”. Zentzu horretan, epaitzerakoan beren erosotasun-eremutik irteten diren zinemagileen lanak aintzat hartuko ditu.

Gazteek euren filmetan kontatzen dituzten istorioetan erreparatzea atsegin du “establishmentetik kanpoko ikuspuntuak eskaintzen dituztelako”. Zinemak ehun urte baino gehiago dituela eta baliabide indartsu horrekin zer egin nahi dugun eta berau berrasmatzeko tenorea dela deritzo. Eta bere arrazoibide irmoari heltzen dio: “Zinema egitea oso garestia da, hortaz, serio hartu beharreko lanbidea da, eta etikaz jokatu”.

Jakina da, Indian, Bollywood erako zinema komertzial eta entretenigarria gailentzen dela, “baina Indian ere bada zineaz, zinema interesgarriaz asko dakien jendea ere”. Hori dela eta, iaz OffSeason Films ekoiztetxea fundatu zuen (fundatzaileetako bat da). Delhin du egoitza nagusia enpresak, eta koprodukzio europarretan zentratuta dago. “Indian, gaur egun, ez dago zinema egiteko finantzazio publikorik. Gure enpresatxoa gabezia hori leuntzen saiatzen da, xumeki”, azaldu digu.

Epaimahaikide indiarrak emakumezko zinemagile frantsesen eragina onartzen du: “Zinema-eskolan nenbilela hamar gizonezko eta ni ginen ikasgelan; kontuak atera, noizean behin giro hartatik ihes egin beharra neukan eta zinema frantsesean aurkitu nuen ihesbidea. Emakumezkoek kontatzen zituzten istorioekin guztiz konektatzen nuen. Jakina, horrek ez du esan nahi beste herrialde eta zinemagileen eragina jaso ez dudanik”, argitzen du.


SERGIO BASURKO

 
ULISES PROUST
ULISES PROUST

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones