Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 70. Edizioa 2022  > Zinemaldiaren Egunkaria > Zarata handia ezertarako ez
Zinemaldiaren Egunkaria » Sail Ofiziala
Zarata handia ezertarako ez
Astelehena, 2022(e)ko irailak 19

Azkenean iritsi da Zinemaldira zeresan ugari eman duen Sparta film ezta baidatsua. Berau aurkeztera etorri ez dena, ordea, Ulrich Seidl zuzendaria izan da. Komunikatu batean adiera- zi duenez, “filmaren harrera ez iluntzeko” eta “pelikulari bere kabuz hitz egiten uzteko”.


Izan ere, ‘Der Spiegel’ aldizkariak argitaratu zuenez, zuzendari austriarrak nahita ezkutatu omen zien gra- batu zituen adingabeei pedofiliaren inguruko lan bat egiten ari zela, eta  filma bere programaziotik kendu zuen Torontoko zinema jaialdiak. Zinemal- diak, baina, Sail Ofizialeko lehian eman du: “Soilik epaile baten aginduz” ken- duko lukete, sinistuta adierazi zuen Rebordinosek.


Sparta proposamen burujabea da, pedofilia eta adingabeen abusua be- zalako gai lizuna modu naturalean azaltzen duena. Bere ohiko estiloari jarraiki, Seidl, besteak beste, Para- dies: Liebe filmaren egilea, sexu asaldatuaren eguneroko bizitzaren lekuko bihurtzen da zuzenean. Egoeraren gordintasuna erakusten du, baina baita nolabaiteko enpatia ere, nahiz eta une oro edozein eszena esplizitu baz- tertzen duen eta pelikulari erritmoa ematen dion elipsiaren bidez.

Gogora dezagun aurtengo Berlinalean aurkeztu-tako Rimini filmaren ahizpa de- la Sparta, zeinarekin Seidlek bere burua aurkitzeko minari buruz sortutako diptikoa amaitzen duen.

Metrajean zehar, Seidl pedofilo honen barne kontraesanak erakusteko gai da, erru sentimendu batekin kargatzen baitu bere gorputza eta adimena nola kitzikatzen diren ikustean, elurrarekin jolasean ari diren haur ezezagun batzuengana hurbildu eta haiekin nahasten denean.

Sparta pertsona honen barnean murgiltzen den proposamen ausarta da, baina, judizio morala egin nahi izatetik urrun, egokia da asaldura den bezala erakusteko ahaleginean.

Filmaren amaieran ikusleen txaloak epel entzun dira eta proiekzioan zehar ez da kexarik, ez irainik, ez has perenik entzun. Zuzenena filma aurreiritzirik gabe ikustea da eta gero norberak kontuak atera ditzala. Sparta Filmin plataforman ikusi ahal izango da.

Sergio Basurko.

 
Ulrich Seidl zinemagilea ez da bere pelikula aurkeztera etorri.
Ulrich Seidl zinemagilea ez da bere pelikula aurkeztera etorri.

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones