Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 71. Edizioa 2023  > Berriak > Donostia Zinemaldia, 2022ko Espainiako laugarren kultura-ekimen nagusia
Donostia Zinemaldia, 2022ko Espainiako laugarren kultura-ekimen nagusia
Asteazkena, 2023(e)ko otsailak 1

Espainiako kulturaren 2022eko egoerari buruz egin duen azterketaren emaitzak jakinarazi ditu Contemporánea fundazioaren Kulturaren Behatokiak. Iazko Espainiako laugarren kultura-ekimen nagusi izendatu dute Donostia Zinemaldia.

Zerrenda horretako laugarrena da Donostia Zinemaldia, Prado Museoaren; Sofia Erregina Arte Zentroaren Museo Nazionalaren eta Thyssen-Bornemisza Museoaren atzetik. Guggenheim Bilbao Museoa eta Madrilgo Errege Antzokia bosgarren eta seigarren postuetan daude, hurrenez hurren. Era berean, Donostia Zinemaldia Euskadiko kultura-ikur gisa aukeratua izan da, komunitate horretako profesionalen arabera proposamenik nabarmenena aitortzen duena.

Gainera, Euskadi da kultura-eskaintzaren kalitateari eta berrikuntzari dagokionez balorazio handiena jaso duen hirugarren autonomia-erkidegoa, Madrilgo Komunitatearen eta Kataluniaren atzetik. Donostia zazpigarren hiri baloratuena da, kalitate eta berrikuntza kulturalari dagokienez, eta lehena, 300.000 biztanletik beherako hirien artean.

Sektorearen egoera aztertzeko, joerak analizatzeko, eztabaida sustatzeko eta gabeziak zein aukerak identifikatzeko tresna bat da Kulturaren Behatokia. 2009. urteaz geroztik, azterketa egiten du urtero kulturaren arloan garrantzi handiena izan duten erakundeak eta gertaerak hautemateko. Azken galdetegian 405 lagunek parte hartu dute (% 52,8 erakunde kultural publiko bateko langileak dira; % 30,4, erakunde kultural pribatu batekoak eta % 16,8, sektoreko profesional independenteak).

 

 
Kulturaren behatokia - Azterketaren emaitzaren analisia.

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones