WIP Latam Industria Sariaren helburua Donostia Zinemaldiko WIP Latamen sailean hautatutako Latinoamerikako fikziozko film luze bat amaitzen laguntzea da.
Industria Saria jaso dezakete %100 latinoamerikar ekoizpenek edo koprodukzioek, baldin eta hirugarren herrialdeen parte-hartzea filmaren ekoizpen osoaren %49 baino handiagoa ez bada eta araudi honen 4. atalean ezarritako baldintzak onartzen badituzte. Ez dute sarirako aukerarik izango Espainiako koprodukzioak araudi hau berariaz onartu ez badute (ikus 4. artikulua).
Hala, film sarituak hainbat ekarpen jasoko ditu postprodukzioko zerbitzuetan eta Espainina banaketa. Aurrerago zehaztuko dira, eta honako enpresa babesle hauek emango dituzte: Best Digital, Deluxe Spain, Dolby Iberia, Laserfilm, S.L., Nephilim producciones S.L, No Problem Sonido eta Sherlock Films.
WIP Latam Industria Sariako proiektu hautagaiak aurkezten dituzten ekoizpen-etxeek oinarri hauek onartuko dituzte, muga edo murrizketarik gabe.
Sail honetako enpresa babesle bakoitzeko (lehen aipatutakoak) ordezkari banak osatutako epaimahaiak film irabazlea zein izango den erabakiko du aukeratutako film guztien artetik, filmok ikusi ondoren eta proiektu bakoitzaren egoera aztertu ondoren.
Epaimahaiaren erabakiak apelaezinak dira.
Donostia Zinemaldiaren barruan jakinaraziko dute zer filmek irabazi duen.
NEPHILIM PRODUCCIONES, SLk eta saria irabazi duen ekoizpen-etxeak finantza-koprodukzioko kontratua sinatuko dute, enpresa babesle guztien (lehen aipatutakoak) kontura, saritutako filmak Espainiako nazionalitatea lor dezan eta Espainian merkatura dezaten. Kontratuaren testua NEPHILIM PRODUCCIONES, SLk proposatuko du, eta ekoizpen-etxe irabazleak saria onartu eta hiru hilabetera sinatuko da gehienez ere, betiere postprodukzio-lanak hasi baino lehen.
Aipatutako kontratuari jarraiki, NEPHILIM PRODUCCIONES, SL filmaren ikus-entzunezko koproduktore bilakatuko da eta eskubide guztiak izango ditu haren gainean. Horretaz gain filmaren eskubideen % 100 eskuratuko du Espainian –modu esklusiboan– eta Andorran –modu ez esklusiboan–.
Hortaz, NEPHILIM PRODUCCIONES, SLk erabakiko du filma Espainian eta Andorran merkaturatzeko modua, eta bere gain hartuko du egiteko hori.
Ekoizpen-etxe irabazleak filma ustiatzeko eskubideen titularra izatea eta, esandakoaren arabera, NEPHILIM PRODUCCIONES, SLrekin koprodukzio-kontratua sinatzeko gaitasuna duela bermatu behar du. Berme hori hautsiz gero, ekoizpen-etxeak kalteak ordaindu beharko dizkio NEPHILIM PRODUCCIONES, SLri.
Honako hauek dira ekoizpen-etxe irabazlearen betebeharrak:
Enpresa babesleek hurrengo deskribapenaren arabera amaituko dituzte postprodukzio-lanak, betiere saria ematen den urtearen hurrengoko uztailaren 31 baino lehen eta horiek diseinatutako lan egutegiari jarraiki –filmaren ekoizpen-etxeak onartu egin behar du–.
Honako hauek dira sariaren irabazleak bidali beharreko materialak:
Enpresen ekarpena honako hau izango da:
Efektu digitalen, grafismoaren eta koloreen lanak egiteko eskaintzen diren orduak ezin dira elkarren artean trukatu. Diziplinen bat ez erabiltzeak ez du esan nahi egin ez diren orduak metagarriak izango direnik saria irabazi duen enpresa ekoizlearen alde.
Nazioarteko salmentetarako deliveryak egitea Deluxe Españari esleitzen bazaio, WIP Latam Industria Sariaren ekoizpen-etxe irabazlearen bitartekaritzaren ondorioz, kontratazio horri dagokion fakturazioaren % 3ko hobaria emango da. Banatzaileak lan horiek egiteko aurretiko akordioak baldin baditu Deluxe Españarekin, ez da hobaririk emango.
Ekoizpen-etxeak bere gain hartutako eta dagokion enpresari eskatutako beste edozer lan, adierazitakoez gain.
Enpresa bakoitzak Industriaren Sariari ematen dizkion lanetako batzuk –oinarri hauetan adierazitakoak– ez erabiltzeak ez du esan nahi egin ez diren orduak elkarren artean truka daitezkeenik.