71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Filmak
Filmak
Hiroshi Teshigahara
Hiroshi Teshigahara
Atzerabegirakoa
Atzerabegirakoa
Sogetsu Foundation
© Sogetsu Foundation
Hiroshi Teshigahara
Japonia 
23 min. Film laburra
Ukiyo-e delakoen −"mundu flotagarriko pintura" esamoldez deskribatutako grabatuen− maisu Katsushika Hokusairen bizitza eta lana kontatzen digun dokumental labur honekin debutatu zuen zuzendariak. Edo Aroan bizi zen Hokusai, eta pieza ezagun ugari sortu zituen, hala nola Kanagawako olatu handia.
Sogetsu Foundation
© Sogetsu Foundation
Hiroshi Teshigahara
Japonia 
49 min. Film ertaina
Argazkigintzari buruzko dokumentala. Mundu osoan ezagunak diren hamabi argazkilari japoniarrek parte hartu zuten.
Sogetsu Foundation
© Sogetsu Foundation
Hiroshi Teshigahara
Japonia 
32 min. Film ertaina
Ikebanaren −lore-konponketaren artearen− bilakaera historikoa eta artistikoa azaltzen duen formatu laburreko dokumentala, loreak beste material batzuekin (altzairua, zura, harria, landareak, etab.) nola nahasten diren nabarmenduta. Sofu Teshigahararen −bere aitaren− lana ere behatzen du, genero hartako eskola garaikide garrantzitsuenaren arduraduna izan baitzen.
Sogetsu Foundation
© Sogetsu Foundation
Hiroshi Teshigahara, Susumu Hani, Yoshiro Kawazu, Kyushiro Kusakabe, Sadamu Maruo, Zenzo Matsuyama, Kanzaburo Mushanokoji, Masahiro Ogi, Ryuichiro Sakisaka
Japonia 
24 min. Film laburra
Zortzi zuzendari aritu ziren Teshigahararekin lankidetzan 1957ko eta 1958ko Tokio hiria betikotzeko, garai hartako gizarteari buruzko segida dokumental, esperimental eta narratiboak barne hartuta.
Sogetsu Foundation
© Sogetsu Foundation
Hiroshi Teshigahara
Japonia 
25 min. Film laburra
New Yorken filmatutako dokumentala, José Torres boxeolari puertorricarraren gaztaroari buruzkoa; hiru urte lehenago Melbourneko Joko Olinpikoetan zilarrezko domina irabazi zuena. 1965ean filmak jarraipena izan zuen, Hozee Tooresu.
Sogetsu Foundation
© Sogetsu Foundation
Hiroshi Teshigahara
Japonia 
97 min.
Gizon bat noraezean dabil, bere seme txikiarekin batera, Kitakyushuko meatze-gunean lan bila. Alabaina, hainbat krimen gertatu dira bertan, eta eraildako pertsonak kontakizunean parte hartzen duten espektro bihurtuko dira. Mamu-herri batera iritsiko da protagonista; denda txiki bat duen emakume bat baino ez da bizi hor. Teshigahararen fikziozko lehen filma eta Kôbô Abe idazlearekin lankidetzan sortutako lehen obra.
Sogetsu Foundation
© Sogetsu Foundation
Hiroshi Teshigahara
Japonia 
17 min. Film laburra
Zuzendariak bere aita Sofu Teshigahararen sormen-prozesuak hilezkortu zituen berriro bere kamerarekin. Oraingoan, eskulturak sortzeko prozesua filmatu zuen, piezak erakusketa handi baterako prestatzen ari zela.
Sogetsu Foundation
© Sogetsu Foundation
Hiroshi Teshigahara
Japonia 
147 min.
Entomologo bat intsektuen bila dabil hareazko basamortu batean. Zulo handi baten barneko etxe zahar batean harrapatuta geratuko da, emakume batekin. Harreman tirabiratsua finkatuko dute elkarrekin. Zinemagileari nazioarteko ospea eman zion film hau Kobo Aberekin lankidetzan sortutako obrarik garrantzitsuena da.
Sogetsu Foundation
© Sogetsu Foundation
Hiroshi Teshigahara
Japonia 
29 min. Film laburra
La fleur de l’âge / Les adolescents film kolektiboaren ataletako bat. Film horretan, lau zinemagilek nerabezaroaren beste hainbeste deskribapen egin zituzten. Film laburrak Ako 16 urteko neska japoniar baten bizitzako egun bat kontatzen digu: etxean, lan egiten duen okindegian eta lagunekin bolatokian, jolas-parkean edo autoan.
Sogetsu Foundation
© Sogetsu Foundation
Hiroshi Teshigahara
Japonia 
58 min. Film ertaina
José Torres boxeolariari buruzko dokumental zabalaren bigarren atalak bi ardatz ditu: batetik, ama eta emaztegaiarekiko harremanak; eta bestetik, Willie Pastrano estatubatuarraren aurkako borrokaldirako prestaketa eta entrenamendua, 1965eko pisu astunen munduko txapelketarako.
Sogetsu Foundation
© Sogetsu Foundation
Hiroshi Teshigahara
Japonia 
122 min.
Zientzialari bat konbentzituta dago arima larruazalean dagoela eta istripu baten ondorioz bere izatea bere aurpegi desitxuratuaren ezaugarriekin batera desagertu dela. Maskara batez estaltzeko ideiarekin obsesionatuko da, munduarekiko loturatzat jotzen duen beste ni bat izango balitz bezala, itxaropenari eutsi nahian.
Sogetsu Foundation
© Sogetsu Foundation
Hiroshi Teshigahara
Japonia 
74 min.
Automobilismoari buruzko dokumentala.
Sogetsu Foundation
© Sogetsu Foundation
Hiroshi Teshigahara
Japonia 
115 min.
Detektibe pribatu batek lan egiten duen agentziako bezero baten senar desagertua aurkitzeko enkargua jaso du. Ikerketa gero eta gehiago nahasiko da, eta, prozesuan, bere bizitza zentzua galtzen ari dela pentsatzen hasiko da.
Sogetsu Foundation
© Sogetsu Foundation
Hiroshi Teshigahara
Japonia 
107 min.
John Nathan gidoigile estatubatuarrak idatzitako film honetan, protagonista Japonian baimen batekin dagoela Vietnamgo gerratik desertatuko duen soldadu estatubatuarra da. Japonian, euren interesetarako erabili nahi duten beste desertore eta politikari batzuekin harremanetan jarriko da.
(C)TM production
© (C)TM production
Hiroshi Teshigahara
Japonia 
45 min. Film ertaina
Teshigaharak Zato-Ichi masajista itsuari (Shintarô Katsu izarrak antzeztua) buruzko telesail ezagunerako zuzendutako bi ataletatik lehena. Ezaugarri ibiltariak dituen kontakizuna, Zato-Ichik bide eta hirietan zehar egindako bidaia ardatz duena.
(C)TM production
© (C)TM production
Hiroshi Teshigahara
Japonia 
45 min. Film ertaina
Teshigaharak Zatô-Ichi telesailerako zuzendutako bi ataletako bigarrena. Saileko azkena izan zen. Aurreko atalaren ereduari jarraitzen dio, eta pertsonaiaren bidaiak eta erredentzio-irrikak erakusten dizkigu.
Sogetsu Foundation
© Sogetsu Foundation
Hiroshi Teshigahara
Japonia 
14 min. Film laburra
Jean Tinguely eskultore suitzarrak 1963an Tokion egin zuen erakusketa osatuko zuten pieza mekaniko esperimentalak sortzeko, prestatzeko eta eraikitzeko prozesua dokumentatzen du film labur honek.
Sogetsu Foundation
© Sogetsu Foundation
Hiroshi Teshigahara
Japonia 
72 min.
Japoniarraren lan dokumental ezagunena, Antoni Gaudí arkitekto modernista katalana ardatz duena. Isidre Puig i Boada arkitektoaren lankidetza izan zuen film hau funtsezkoa izango litzateke Familia Santuaren sortzailearen lanak Japonian pizten jarraitzen duen interes eta mirespenerako.
©1989 Shochiku Co., Ltd.
© ©1989 Shochiku Co., Ltd.
Hiroshi Teshigahara
Japonia 
119 min.
Monoyama aroan (XVI. mendea), Rikyuk te-zeremoniaren maisu gisa egiten du lan eta Txina eta Korea inbadituz inperio japoniarra goratzeko obsesionatuta dagoen daimyô harroaren konfiantzazko gizona da. Rikyû bere jaunaren megalomania-desioen aurka dago.
1992 Shochiku Co., Ltd./ SOGETSU FOUNDATION /TV-ASAHI
© 1992 Shochiku Co., Ltd./ SOGETSU FOUNDATION /TV-ASAHI
Hiroshi Teshigahara
Japonia 
142 min.
Garai iskanbilatsuari buruzko bigarren filmak bi pertsonatan ipintzen du arreta: batetik, Furuta Oribe zeramika-maisua, Rikyuren ikaslea eta, hura bezala, seppuku erritoaren bidez bere buruaz beste egitera behartua; bestetik Goh printzesa gazte eta kementsua, lord erbesteratu batekin ezkondua.
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: