“1:58:30” erakusketak zinemaren tradizio handia omentzen du eta narrazioaren kalitateari eta pertsonaia karismatikoei esker zazpigarren artearen historian herri-kultura gainditu duten klasiko izugarriak eta kultuzko filmak nabarmentzen ditu. Erakusketa Belen Diz artistak egindako hainbat ilustrazioz osatuta dago. Ilustrazio horiek azken hamarkadotako eszena enblematikoak ekartzen dituzte gogora, trazuak oso adierazkorrak baitira. Ekimen honetarako aukeratutako erreferenteen (Hitchcock, Kubrick, Tarantino edo Lanthimos) maisutasuna eta oroimen kolektiboari egiten dioten ekarpena agerian jartzea da obren helburua. “1:58:30” ikusizko bidaia bat da zirriborro-koaderno baten bidez, bi munduren arteko elkarrizketarako gonbidapena; batetik, zinema; bestetik, artea.
Arteuparte Gallery
2023/09/15 - 2023/10/6
Audik zinemaren etorkizunaren aldeko apustua egiten du urtez urte. Irailaren 29an, 10:30etan, Donostiako Príncipe Zinemetan El chófer filma estreinatuko da, Audi Future Stories ekimenaren 3. edizioaren film irabazlea, Candela Buttiglierok sortua. Handiki egingo den première horretan izango dira, besteak beste, Kike Maíllo zinema-zuzendari, Audi Future Storieseko epaimahaikide eta film laburraren zuzendarikidea eta sari ugariren irabazle Roberto Álamo aktorea.
Príncipe Zinemak (10. aretoa)
2023/09/29
10:30
Thomas Boothe eta Maellane Bonnicelek zuzendutako Food Coop dokumentalaren emanaldia, Donostia Gizarte Ekonomiaren hiriburu izendatzea dela-eta antolatutako ekitaldien barruan. Filma The Park Slope Food Coop izeneko supermerkatu kooperatiboan funtsatuta dago. Supermerkatu horretan 16.000 kidek 3 ordu ematen dituzte hilean New Yorkeko janari onena oso merke erosteko eskubidea eskuratzeko. Kooperatiba honen arrakasta albiste txarra da kapitalismorako eta nekazaritzako elikagaien negozioetarako, baina janaria ekoizteko eta banatzeko sistemak aldatzeko aukera ona da egiatan.
Trueba Zinemak (2. aretoa)
2023/09/25
18:00
ATRESplayer PREMIUM taldearen telesailsail original berri La red púrpuraren aurkezpena; Carmen Molaren izen bereko eleberriaren egokitzapena da telesaila, eta iaz La novia gitana eman ondoren iristen zaigu. Atal berrietan, Elena Blanco inspektoreak jakingo du bere semea, Lucas, bizirik dagoela baina Red Púrpura beldurgarriko kidea dela (Vistasek talde horri buruz hitz egin zion bere amaiera dramatikoaren aurretik). Sei hilabete igaro dira, eta ispektoreak ez dio esan bere taldeari semea haien artean dagoela; bere konfiantzazko lagun leial Mariajok baino ez daki egia. BAC zigortu egin dute Macaya kasuaren amaieragatik, beste nabe batera eraman dituzte eta egin dezaketen gauza bakarra Vistasek utzi zien pista ikertzea da, Internet sakonean ezkutatzen den sare hura. Bahitutako haurrak, etorkizunik gabeko adingabeak, emakumeen trafikoa... merkantzia negoziatu egiten da, ikusleek ordaindu egiten dute eta biktimen amaiera erabakitzeko dirutzak ordaintzen dira. Nerea Barros aktoreak Paco Cabezasek zuzendutako telesail honetako protagonista nagusiaren rola egin du berriz, eta Roberto Álamo, Carmen Prada, Nuria González eta Andres Gertrúdix aktoreak ere agertzen dira.
Príncipe Zinemak (7. aretoa)
2023/09/26
20:00
(Gonbidapenarekin sartu behar da)
Eva Francoren Nosotras erakusketako argazkiek literatura fantastikoko emakumezko pertsonaien subertsio bat eskaintzen dute, haren kode adierazgarrienak errespetatzen dituena. Erakusketan agertzen diren irudiekin batera, Koldo Landaluzek Al doblar la noche, "Nosotrash" erreportajerako idatzitako testuak daude (Gara egunkariaren 7k igandeko aldizkarian argitaratu zen erreportaje hori).
Erretratu-argazkilaria eta irudi-sortzailea, Eva Francok (Zumaia, 1971) disfrutatu egiten du kontzeptu bat garatzeko, pertsonaiak biltzen dituzten estilismoak eta eszenografiak sortzeko eta, horrenbestez, ideiak ikusizko istorio bihurtzeko prozesuaz. Argazkigintza bere lanaren muina den arren, gaur egun adimen artifizial bidez sortutako irudien sormen-aukerak deskubritzen ari da.
Gipuzkoako Argazkilari Elkartea
2023/09/20-2023/10/18
Astelehenetik ostiralera: 11:00-13:00 / 17:00-21:00
Larunbatean: 17:00-20:00
Nerabeekiko zinema-sorkuntzako Salto del Eje programako film laburren aurkezpena; Espainiako Gobernuaren Haur Pobreziaren aurkako Goi-komisarioak sustatzen du Salto de Eje.
Programa:
Making of de Salto del eje en Campo de Gibraltar
En búsqueda
Falta den pieza
Los rechazados
Aisha rough cut
Torre-Romeu
Trueba Zinemak (1. aretoa)
2023/09/24
17:00
Sultanaren ametsa Isabel Herguera artista donostiarrak bere lehen animaziozko film luzea (El sueño de la sultana) sortzeko prozesuan zehar egindako ibilbidea da. Rokeya Hussain idazle bengalarrak idatzitako izen bereko ipuin feministan inspiratutako filma Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatuko da (halaber, erakusketaren lankide da Zinemaldia).
Hainbat sormen-girok osatzen dute El sueño de la sultana erakusketaren ibilbidea. Bertan, besteak beste, Isabel Herguerak 2005etik 2017ra bitartean Indian egindako marrazki ugariak daude ikusgai. Akuarelazko marrazki horiekin batera, soinu-instalazio batek filmaren eszenak garatzen direneko lekuetako soinuak ekarriko ditu gogora: Kalkuta, New Delhi, eta Ahmedabad. Erakusketan ikusiko dugun beste teknika bat aldi baterako tatuaje edo mehndien bidez egindako horma-irudiak dira (hennaz egindako tatuajeen arte horrek milaka urte ditu); hala, mehndi-artisten talde batek "emakumeen herrialdea" diseinatu du hennaz; Begum Rokeya Hossainek 1905ean idatzitako Sultana’s dream ipuinean deskribatu zuen utopia feminista hura, film luzearen motorra.
Erakusketak animaziozko film bat sortzeko prozesuaren fase guztiak islatzen ditu: moodboarden bidez ideiak eta erreferentziak nola bildu zituen, gidoi grafiko edo storyboardak nola eratu ziren, animatika nola gauzatu zen, etab. Animatikan, gainera, soinua duten sekuentzia ordenatu eta animatu batzuk gehitzen dira. Txotxongiloek eta kartoi mehe beltzean eta landare-paperean ebaki daitezkeen irudiek erakusketa paregabe bat osatzen dute, eta ikusleek errealitate areagotuko eduki murgiltzaileak ikusteko aukera ere izango dute, mugikorraren edo tabletaren bidez.
Tabakalera (2. erakusketa-gela)
2023/09/19 -- 2024/01/07
Asteartetik igandera
12:00-14:00 / 16:00-20:00
2022/2023 ikasturtean Larrotxene kultur etxean egindako lanen erakustaldia.
Hibernazioa (Ainhoa Mariezkurrena)
Matamoscas (Irene Royo)
Martes por la mañana (Mikel S. Galarza)
Kosmikoa (Ane Rotaeche)
Normas de higiene (Amaia San Sebastián
Trueba Zinemak (2. aretoa)
2023/09/28
19:30
(Gonbidapenak Larrotxene kultur etxearen bitartez)