La Ternura filmak mago samarra den erregina baten eta haren bi alaba printzesen istorioa kontatzen digu; Itsas Armada Garaiezinean ari dira bidaiatzen hirurak, eta Felipe II.ak Ingalaterrako nobleekin komenientziaz ezkontzera behartu ditu bi gazteak, Ingalaterraren inbasioa arrakastatsua izan baita. Esmeralda erreginak gorroto ditu gizonak, bizitza beti baldintzatu eta askatasuna kendu diotelako, eta, beraz, ez du inolaz ere onartu nahi alabek bere patu bera izatea. Armada erreginak mortutzat jotzen duen uharte batetik hurbil igarotzen denean, ekaitz bat sortuko du hark, eta itsasontzia hondoratu egingo da. Erreginaren asmoa uharte horretan alabekin geratzea da, sekula gehiago gizonik ez ikusteko.