"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Donostia Zinemaldiak ireki egin du online izena emateko epea 74. edizioan parte hartu nahi duten filmen aurre-hautaketarako. Oraingoz WIP Latam, WIP Europa, Nest eta Loterias Film Laburrak ez diren gainerako sailetan parte hartu nahi duten filmek eman ahalko dute izena, izan ere, Loterias Film Laburrak sailerako izen-ematea laster iragarriko da, eta WIP Latam, WIP Europa eta Nest sailen izen-emateak berariazko deialdien xede izango dira ekainean; beraz, EZ dira orain erregistratu behar.
Aurre-hautaketan izena emateko epea 2026ko ekainaren 16an amaituko da.
Informazioa, parte hartzeko arau orokorrak, sail bakoitzaren araudia eta online inprimakia Zinemaldiaren webgunean daude eskura: www.sansebastianfestival.com





