Donostia Zinemaldiaren hamabosgarren Koprodukzio Foroak Europako eta Latinoamerikako ikus-entzunezko proiektuentzako deialdia ireki du. Proiektuek gutxienez 60 minutuko iraupena izan behar dute, baita finantzaketaren % 20a ziurtatuta edukitzea ere. Europako proiektuek Latinoamerikarekin lotura zuzena izan behar dute.
Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa irailaren 21etik 23ra egingo da, eta hautatutako proiektuak aurrez grabatutako pitching baten bidez eta bileren bidez aurkeztuko dira filmaren ekoizleen, zuzendarien eta balizko bazkideen artean.
Foroa Zinemaldiko bi work in progress-ekin bat dator: Europako ekoizpenei zuzendutako WIP Europa eta Latinoamerikako ekoizpenei zuzendutako WIP Latam. Topagunea da, eta harremanak eta akordioak sustatzen ditu zinema-industriako profesionalen artean.
Hautatutako proiektuek lau sari jasotzeko aukera izango dute: Proiektu Onenaren Saria, DALE! Saria (Latinoamerika-Europa Garapena), ArteKino International Award eta Casa Wabi-Escine Saria. Gainera, Ventana Sur ekimenarekin egindako lankidetzari esker, Foroaren barruan hautatutako Europako proiektuek Proyecta jardueran parte hartu ahal izango dute, eta Latinoamerikako ekoizleek —baldintzak betez gero— hurrengo Marché du Film-Canneseko zinema-jaialdiko jardueran parte hartzeko aukera izango dute.
Zinemaldiak hogei proiektu aukeratuko ditu gehienez ere, hiru aditu hauen txostenetan oinarrituta: Fernanda de la Peza ekoizlea eta Donostia Zinemaldiko Hautespen batzordeko kide diren Esperanza Luffiego eta Javier Martín programatzaileak. Martín, gainera, Zinemaldiaren Latinoamerikarako ordezkaria ere bada.
2012an sortu zenetik, Foroan 230 proiektu hautatu dira; horietatik 114 osatu eta zinema-aretoetan estreinatu dira, baita nazioarteko zinema-jaialdietan ere, besteak beste, Cannesen, Berlinen, Venezian, Sundancen, Locarnon eta Donostian. Hala, Bruno Santamariaren Seis meses en el edificio rosa con azul / Six Months in the Pink and Blue Building filmak Cannes-eko Semaine de la Critique sailean parte hartuko du aurten; Daniel Hendlerren Un cabo suelto / A Loose End filmak 2025eko Venezia Spotlighten parte hartu zuen, eta Iván Funden El Mensaje / The Message filmak Zilarrezko Hartza epaimahaiaren saria Berlinaleko 2025eko edizioan irabazi eta Horizontes Latinos sailean parte hartu zuen. Bestalde, Asier Altunaren Karmele lanak Sail Ofizialeko Emanaldi Berezietan izan zuen mundu-estreinaldia, eta György Pálmyren Kota / Hen Zabaltegi-Tabakalera sailan hautatua izan zen Toronto Platformeko epaimahaiaren aimapen berezia irabazi ondoren.
Ekimen honetako beste parte-hartzaileen esperientziei buruzko informazio gehiago ezagutu nahi izanez gero, kontsultatu hemen.
| SARIAK |
Araudia irakurtzeko eta proiektu bat inskribatzeko, klikatu hemen.
IZENA EMATEKO EPEMUGA: EKAINAK 15
industria@sansebastianfestival.com
Tel.: +34 943 481217
www.sansebastianfestival.com
Ekimen hau ondorengoen babesletzari, laguntzari eta lankidetzari esker gauzatu daiteke: Europa Creativa MEDIA eta CAACI (Iberoamerikako Zinematografiako Agintarien Konferentzia), EFAD (Europako Zinema Agentzien Elkartea), ArteKino, Producers Network (Marché du Film-Canneseko zinema-jaialdia), Ventana Sur eta LatAm Cinema.
Laguntzaileak:


Industria Saila ondorengoen babesarekin
