"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Donostia Zinemaldiak WIP Latam sailean izena emateko epea ireki du gaur. Work in progress honen helburua Latinoamerikako zinemaren ekoizpena bultzatzea eta postprodukzio-fasean dauden filmak amaitzen laguntzea da.
Aurkeztutako film guztietatik gehienez sei aukeratuko ditu Donostia Zinemaldiko Hautespen batzordeak. Gutxienez 60 minutuko iraupena izan beharko dute, eta, nagusiki, Latinoamerikako herrialdeetako ekoiztetxeek ekoitzi behar dituzte. Izena emateko epea uztailaren 1ean amaituko da.
WIP Latam irailaren 21ean, 22an eta 23an izango da; WIP Europa eta Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa ere egun horietan egingo dira.
Duela gutxi WIP Latam-en parte hartu duten zinemagile askok, hala nola Fernando Eimbckek, Fernanda Tovarrek, Iván Funded edo Lola Ariasek, besteak beste, nazioarteko ibilbide arrakastatsua izan dute. Ekimen honetako beste parte-hartzaileen esperientziei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu hemen.
WIP Latam Industria Saria. A Contracorriente Films, Deluxe Content Services Spain, Elamedia Estudios, Laserfilm Cine y Vídeo, Nephilim Producciones eta Pecera Estudio enpresek postprodukziorako laguntzak emango dituzte. Saria aurkeztutako film baten postprodukzioan datza, barnean hartuta ingelesez azpititulatutako DCPa sortzea eta Espainian banatzea.






WIP Latam onenaren EGEDA PLATINO INDUSTRIA Saria. Guztira, 30.000 euro gordin emango zaizkio film irabazlearen ekoizle nagusiari.

Araudia irakurtzeko eta proiektu bat inskribatzeko, klikatu hemen.
IZENA EMATEKO EPEMUGA: UZTAILAK 1
wips@sansebastianfestival.com
Tel.: +34 943 481 217
www.sansebastianfestival.com
WIP Latam egitasmoa A Contracorriente Films, Deluxe Content Services Spain, EGEDA - Ikus-entzunezkoen Ekoizleen Eskubideak Kudeatzeko Erakundea, Elamedia Estudios, Laserfilm Cine y Vídeo, Nephilim Producciones eta Pecera Estudio enpresen lankidetzari esker egin ahal izan da.

Industria Saila ondorengoen babesarekin





