Hamar proiektu teknologiko (bost espainiar eta bost europar) lehiatuko dira Zinemaldia Startup Challengen, ikus-entzunezkoen sektorean aplika daitezkeen eta garapen teknologikoetan diharduten startup sortu berrietarako eta ekintzailetza-taldeetarako Donostia Zinemaldiaren lehiaketan. Aurten 68 proiektu jaso dira, kopururik handiena lehiaketa sortu zenez geroztik (2019).
Zinemaldia Startup Challenge estatu-lehiaketako bost finalistetatik, Volumek denbora errealeko atzemate bolumetrikoa proposatzen du komunikazio murgiltzailea sortzeko; Dymensiumek, halaber, esparru horretan egiten du lan 4DGS teknologiaren medioz, esperientzia murgiltzaileak eta goi-fidelitateko biki digitalak sortzeko. Bestalde, intoreality.tv ekimenak web erreproduzitzaile interaktibo bat aurkeztuko du; hala, 2D seinale tradizionala seinale murgiltzaileekin eta gailu anitzekoekin konbinatuz, ikus-entzuleei aukera ematen die esperientzian aktiboki parte hartzeko; HAMO Real-Time Animation Systemek, bestalde, pertsonaia digital elkarreragileak sortzen ditu denbora errealean, eta hainbat animazio-teknika konbinatzen ditu horretarako. Azkenik, Pixentinel tresnak adimen artifiziala darabil streamingetan seinale-akatsak detektatu, diagnostikatu eta konpontzeko.
Europako hiru proiektu ere, ildo horretan, adimen artifizialean oinarrituta daude: Graphrs alemaniarrak sistema eragile bat garatzen du ikus-entzunezko ekoizpenean diharduten profesionalei euren lana errazteko; THELMA erreminta finlandiarrak, berriz, ingurune bakar batean kudeatzen du pertsona publikoen identitatearen eta jabetza intelektualaren erabilera desegokia online; eta SuperScout britainiarrak, hirugarrenik, erraztu egiten du film office delakoen, alorreko profesionalen eta ekoizpen-enpresen artean kokapenei buruzko informazioa kudeatu eta trukatzeko ataza. Azkenik, bi hauek izango ditugu: lehenik, kokapenera bideratutako beste proiektu bat, Virtual Location Scouting finlandiarra, filmazioak aurrebisualizatzea eta urrutiko planifikatzea ahalbidetzen duena errealitate areagotuari esker; eta bigarrenik, jasangarritasunean eragina duen bat, TheGreenShot plataforma belgikarra, ekoizpenen karbono-aztarna neurtzen, murrizten eta jakinarazten duena, datu handien medioz, datu trazagarriak, auditagarriak eta ziurtagiri askotara egokituak baliatuta.
Bi epaimahai independentek sari bana emango diete estatu espainiarreko startup edo ekipo ekintzaile bati eta Europako beste bati. Bestalde, hirugarren epaimahai batek aipamen berezia emango du ekintzailetza-balioen aitorpen gisa.
Zinemaldia Startup Challengen hautatutako proiektuek ikus-entzunezko sektoreari aplikatutako berrikuntza teknologikoa islatzen dute, hainbat ikuspegitatik, eta pitching saio batean aurkeztuko dira irailaren 24an (osteguna). Zinemaldia & Technology jardunaldiak AC Coppensek moderatutako mahai-inguru bat ere izango du, ikus-entzuleak ardatz hartuta eta teknologiak horiengana iristeko duen eginkizunaz hausnartuz.
Estatuko proiektuak
Deskribapena: Dymensiumek atzemate bolumetrikoa iraultzen du, 4DGS teknologiaren bitartez, esperientzia murgiltzaileak eta goi-fidelitateko biki digitalak sortzeko.
Garapen-maila: Soluzioaren bertsio goiztiar bat saltzen ari dira, adibidez, MVP bat. Early adopters dira bezero nagusiak.
Deskribapena: HAMO ikus-entzunezkoen alorreko startup bat da, denbora errealeko animaziorako teknologiak eta edukietarako soluzio elkarreragileak eskaintzen dituena.
Garapen-maila: Soluzioaren bertsio goiztiar bat saltzen ari dira, adibidez, MVP bat. Early adopters dira bezero nagusiak.
Deskribapena: Intoreality.tv erreproduzitzaile web murgiltzaile eta elkarreragile bat da, 2D seinale tradizionalak eta VR360 & VR180 seinale murgiltzaileak batera existitzea ahalbidetzen duena, gailu anitzekoa (telefonoak, tabletak, VR, etab.). Erabiltzaile bakoitzari bere errealizadore propioa izatea ahalbidetzen dio.
Garapen-maila: Irtenbidea finkatuta dago eta bere helburu den merkatu nagusiari saltzen ari zaio.
Deskribapena: Pixentinel live streamingerako adimen operatiboko plataforma da, monitorizatzen, erro-kausa diagnostikatzen, jarduten eta ikasten duena, diru-sarrerak eta ikuste-esperientzia babesten dituen jabetza-algoritmo baten medioz. Teknologia baliozkotua izan da funtsezko inguruneetan.
Garapen-maila: Soluzioaren lehen bertsio bat saltzen ari da.
Deskribapena: Volumek denbora errealeko atzemate bolumetrikorako, telepresentziarako eta komunikazio murgiltzailerako soluzioak garatzen ditu. Bere teknologiari esker, pertsonak 3Dn atzematu, transmititu eta bistaratu daitezke XR esperientzietan, urrutiko lankidetzan, ekitaldietan, hezkuntzan, osasungintzan eta ekoizpen birtualean erabiltzeko.
Garapen-maila: Soluzioaren bertsio goiztiar bat saltzen ari dira, adibidez, MVP bat. Early adopters dira bezero nagusiak.
Europako proiektuak
Deskribapena: Graphrs bideo-ekoizpenerako sistema eragile bat da. Plangintza-erremintek ez dute filmaketa bat langilez hornitzen. Talentu-plataformek ezin dute planifikatu. Graphrsek bi funtzio horiek betetzen ditu: atazak programatzea, ekipoa eta materiala zuzenean ikustea ahalbidetzea; zerbait falta bada, gainera, automatikoki gehitzen du plangintzan, Europako 20 hiritatik baino gehiagotatik datozen ekipo kualifikatuei esker.
Garapen-maila: Ingurune garrantzitsu batean balioztatutako soluzioaren prototipo funtzional bat dago.
Deskribapena: Superscout film commissionetarako, ekoiztetxeetarako eta lokalizatzaile freelanceentzako kokapenak kudeatzen dituen softwarea da. Erabiltzaileak proiektu bakoitzeko kokapen guztietarako datu-base bat sortzeko ahalmena du, lankide eta bezeroekin aukerak partekatzeaz eta bisitatutako kokapen guztiak erraz aurkitzeaz gainera.
Garapen-maila: Soluzioaren bertsio goiztiar bat saltzen ari da, adibidez, MVP bat. Early adopters dira bezero nagusiak.
Deskribapena: TheGreenShot jasangarritasun-datuen plataforma bat da, entretenimendu-industriarako, ekoizpenen ingurumen-inpaktua neurtzen, murrizten eta jakinarazten duena.
Garapen-maila: Irtenbidea finkatuta dago eta bere helburu den merkatu nagusiari saltzen ari zaio.
Deskribapena: THELMA proiektuak teknologia berriak txertatzen ditu ikus-entzunezkoen esparruan, bilaketarako, identifikaziorako eta fluxu-kudeaketarako erremintak baliatuz, adimen artifizialean funtsatuta, identitate publikoaren eta jabetza intelektualaren erabilera desegokia detektatu eta kudeatzeko.
Garapen-maila: Ingurune garrantzitsu batean balioztatutako soluzioaren prototipo funtzional bat dago.
Deskribapena: Kokapenen bilatzaile digitala, ekipo osoak partekatu dezakeena denbora aurrezteko, filmazioak hobeki planifikatzea eta istorio hobeak kontatzea izanik jomuga.
Garapen-maila: Ingurune garrantzitsu batean balioztatutako soluzioaren prototipo funtzional bat dago.
HONAKO HAUEN LAGUNTZAREKIN

LAGUNTZAILEAK




