Donostia Zinemaldiak Inbertitzaile Sortzaileen Topaketaren bosgarren edizioa ospatuko du irailaren 22an eta 23an. Ekitaldian goi-exekutibo eta nazioarteko aditu hauek izango dira: Elisa Alvares (Tower Peak Partners), Laura Austin-Little (Black Bear International), Efe Cakarel (MUBI), Maite Carpio Bulgari (Garbo Produzioni), Julio Chavezmontes (PIANO), Juan de Dios Larraín (Fabula eta Pijama), Anders Erdén (Orogen Entertainment), Lorenzo De Maio (De Maio Entertainment), Elissa Federoff (Neon), Frédéric Fiore (Logical Pictures Group), Paul Getto (Animo Strategies), Jae Goodman (Superconnector Studios), Anita Gou (Kindred Spirit), Ron Halpern (Studiocanal), Phil Hunt (Head Gear Films), Ryan Kavanaugh (Acme AI & VFX ), Axel Kuschevatzky (Infinity Hill), Pauline Lamy (Why Not Productions), Lavaille Lavette (One Street Studios eta Pan African Film Fund), Alexandra Lebret (Axio Capital eta Together Fund), Vincent Maraval (Goodfellas), Liza Marshall (Hera Pictures), Teresa Moneo (Good Chaos), Matías Mosteirín (K&S Films), Adrien Nussenbaum (Yapluka / Palatio Films), Gary Raskin (Sherborne Media), Dimitri Rassam (Yapluka / Chapter 2), Andy Roa (A24), Adele Romanski (Pastel), Andrea Scrosati (Fremantle), Rachel Shane (Madison Wells), Raj Singh (Media Capital Technologies), Lars Sylvest (Thank You Pictures), Rodrigo Teixeira (RT Features), Christine Vachon (Killer Films), Patrick Wachsberger (193), Michael Weber (The Match Factory & MUBI) eta Rob Williams (Sumerian Pictures).
A24, Acme AI & VFX, Black Bear International, Madison Wells Media, Media Capital Technologies, Pastel, Piano, RT Features, Studiocanal, Sumerian Pictures eta Why Not Studios enpresak lehenengoz izango ditugu ekimenean.
Roeg Sutherlandek, Sarah Schweitzmanek eta David Taghioffek —CAA Media Financekoak (ekitaldi honen lankidea)—, topaketan parte hartuko dute eta hitzaldietako batzuk moderatuko dituzte, baita Wendy Mitchell Donostia Zinemaldiko ordezkari eta aholkulariak ere.
Besteak beste, gai hauei buruz eztabaidatuko da: AEBko industriaren egoera, etengabeko bilakaera duena; Europako industriaren erronka eta aukera espezifikoak; salmenta-exekutiboen esperientziak; beren mugetatik haratago finantzatzen eta filmatzen duten ekoizleen estrategiak; streaming-eredu berriak; Espainiako industriaren hazkundea; berrikuntza teknologikoek edukien sorkuntzan duten eragina; zinemagileen eta marken arteko lankidetza-modu berriak; eta erreferentziazko profesionalen ikuspegiak sektorearen aldaketei dagokienez.
Mahai-inguruak, mintzaldiak eta eztabaidak irailaren 22an eta 23an izango dira, 10:00etatik 14:00etara, Tabakaleran. Arestian aipatutako parte-hartzaile batzuek eta Zinemaldira joango diren beste aditu batzuek parte hartuko dute saio horietan, Industriako akreditaziodunei irekita egongo direnetan.
Lehen urtez, Donostia Zinemaldia Marché du Film – Cannesko jaialdiarekin eta haren Investors Circle programarekin elkartzen da, Donostiara inbertsiogile pribatuen talde bat ekartzeko. Ordezkaritzak jardueretan parte hartuko du, inbertitzaile sortzaile eta ikus-entzunezkoen sektoreko pertsona ospetsuekin esperientziak eta ezagutzak trukatze aldera, eta, aldi berean, sektoreko profesionalekin jarduera eta topaketa pribatuetarako programa espezifiko batean parte hartu ahalko dute.
José Luis Rebordinosek —Donostia Zinemaldiaren zuzendariak— honako hau adierazi du: “Harro egoteko modukoa da Inbertitzaile Sortzaileen Topaketaren eragina azken lau ediziootan nola hazi den ikustea. Bosgarren edizioa hastear dagoela, oso harro gaude funts-funtsezko ekitaldi bihurtu delako. Oso pozik gaude aurten Donostiara lehendabizikoz etorriko diren hainbat enpresa ere izango ditugulako. Halaber, oso eskertuta gaude CAA Media Financerekin lankidetza emankorra izan dugulako, talde horrek merkatuaren ezagutza zabala duela kontuan izanik. Ikus-entzunezkoen industrian hainbeste aldaketa gertatzen ari direnez gaur egunean, ezinbestekoa da horrelako topaketa bat egitea, halako adituak erakartzeko ez ezik, haien esperientzia eta ezagutzak Zinemaldian industria akreditaziodunarekin partekatzeko ere bai”.
Programa osoa kontsultatzeko, sakatu hemen.



