"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
San Telmo Museoak Kaosaren diziplina erakusketa aurkezten du, Isabel Coixetek sortutako collage aukeraketa bat biltzen duena. Erakusketa Laborategia aretoan egongo da ikusgai irailaren 11tik azaroaren 1era, doako sarrerarekin. Donostia Zinemaldiaren lankidetzarekin antolatu da.
Coixet bere ibilbide zinematografikoagatik ezaguna bada ere, haren sormen lanaren alderdi ezezagunago bat erakusten da hemen, azken urteotan zinemarekin batera garatu duena.

Erakusketa hau 2025ean Thyssen-Bornemisza Museoan aurkeztu zen, PhotoEspañaren programazioaren barruan, eta San Telmora hainbat lan berrirekin dator.
60tik gora collage inguru biltzen ditu erakusketak, zinegilearen bizitoki izandako hiru hiri ezberdinetan sortuak: New York, Erroma eta Montolieu. Eskuz zein teknika digitalen bidez egindako collage hauetan, argazki, ebakin, testu eta aurkitutako objektuetatik abiatuta, erreferentzia pertsonalak, oroitzapenak, beste bizitza batzuen zatiak eta oso testuinguru desberdinetatik datozen irudiak uztartzen dituzten konposizioak sortzen ditu.
Erakusketarekin batera, liburuxka bat argitaratu du museoak, Isabel Coixeten, Laura Ferras kazetari, idazle eta gidoigilearen eta aurreko erakusketen komisario lanak egin dituen Estrella de Diego arte historialariaren testuekin.



