Zinemaldia Startup Challenge da Zinemaldia & Technology jardunaldiaren ekimen nagusia; Donostia Zinemaldiak hauekin lankidetzan antolatzen du: TECNALIA, ALÍA (Ikus-entzunezkoen Industria Aliantza) eta Vicomtech.
Zinemaldia & Technology Donostia Zinemaldiaren apustu estrategiko bat da, eta ikus-entzunezkoen sektorean teknologiak izandako berrikuntzari buruz hausnartzeko erreferentziazko gune bihurtu nahi du.
Estatuko startupen lehiaketa ‘Spanish Screenings XXL: Financing & Tech’ deritzonaren parte da; hala, ekimen horretan erakunde hauek hartzen dute parte: Kultura Ministerioa, ICAA-Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuaren bidez; Eraldaketa Digitalerako eta Funtzio Publikorako Ministerioa; ICEX erakundea; Málagako zinema-jaialdia eta Donostia Zinemaldia.
Aurten, Eraldaketa Digitalerako eta Funtzio Publikorako Ministerioaren laguntzarekin, Espainiako proiektu onenaren saria 30.000 eurora igoko da.
Espainiako proiekturik onena
Algoritmia, streamingaren analisia, adimen artifiziala
Deskribapena: Pixentinel live streamingerako adimen operatiboko plataforma da, monitorizatzen, erro-kausa diagnostikatzen, jarduten eta ikasten duena, diru-sarrerak eta ikuste-esperientzia babesten dituen jabetza-algoritmo baten medioz. Teknologia baliozkotua izan da funtsezko inguruneetan.
Garapen-maila: Soluzioaren lehen bertsio bat saltzen ari da.
Europako proiekturik onena
Errealitate areagotua/birtuala
Deskribapena: Kokapenen bilatzaile digitala, ekipo osoak partekatu dezakeena denbora aurrezteko, filmazioak hobeki planifikatzea eta istorio hobeak kontatzea izanik jomuga.
Garapen-maila: Ingurune garrantzitsu batean balioztatutako soluzioaren prototipo funtzional bat dago.
Ekintzailetzari aipamena
Errealitate areagotua/birtuala
Deskribapena: Kokapenen bilatzaile digitala, ekipo osoak partekatu dezakeena denbora aurrezteko, filmazioak hobeki planifikatzea eta istorio hobeak kontatzea izanik jomuga.
Garapen-maila: Ingurune garrantzitsu batean balioztatutako soluzioaren prototipo funtzional bat dago.
HONAKO HAUEN LAGUNTZAREKIN

LAGUNTZAILEAK




