Zinemaldia Startup Challenge Europa mailako lehiaketa da. Teknologia berrietan oinarritutako ikus-entzunezko enpresa-proiektu berriak proposatzen dituzten ekintzaileei eta startup sortu berriei zuzenduta dago lehiaketa.
Oinarri hauen xedea da lehiaketan parte hartzeko arauak ezartzea, eta deialdian parte hartzeak berekin dakar arauok erabat eta baldintzarik gabe onestea, bai eta gerta litekeen edozer ebazpen onestea ere.
Zinemaldia Startup Challengera aurkezten diren proiektuek, Europakoak nahiz estatukoak izan, araudi hau bete beharko dute:
Lehiaketa honako hauei zuzenduta dago, nagusiki:
Ikus-entzunezko industriako balio-kateko mailaren batean teknologia berriak aplikatzea planteatzen duten enpresa-proiektuak, ekintzaileek edo startupek aurkeztuak.
Ez dira enpresa-proiektu gisa onartuko ikus-entzunezko edukiak ekoizteko proposamenak (adibidez: film laburren, gidoien, dokumentalen eta abarren proposamenak).
Ez dira onartuko lehiaketa honen aurreko edizioetan hautaketako proiektuak.
Proiektuak aurkezteko, formularioa bete behar da, eta eskatutako informazioa aurkeztu, ideia azaltzeko bideo labur batez gainera. Bideoa web-plataformaren batean jarri beharko da (adibidez, YouTube, Vimeo...) eta formularioko dagokion lekuan esteka jarri beharko da.
Dokumentazio osoa jaso eta berrikusi ondoren, lehiaketako izen-ematea balioztatzeko mezu elektroniko bat bidaliko da.
Proiektuak euskaraz, gaztelaniaz, euskaraz edo ingelesez aurkeztu ahal izango dira.
Aditu-batzorde batek ebaluatuko ditu aurkeztutako proiektuak, eta, gehienez, 10 proiektu finalista hautatuko ditu (Europar esparruan lehiatzeko 5 proiektu, eta estatu-esparruan lehiatzeko beste 5), besteak beste, honako irizpide hauek kontuan hartuta: zerbitzu edo produktuaren berrikuntza-maila, ikus-entzunezko sektorearekiko lotura, eta proiektuaren bideragarritasuna edo potentziala.
Hautagaitza baztertua izan dela ezagutarazteko, mezu bat bidaliko da eskaeran aipatutako helbide elektronikora.
Ikus-entzunezkoen, teknologiaren eta enpresen arloko profesionalez osatutako epaimahai batek ebaluatuko ditu 10 proiektu finalistak, lehiatzen diren kategoriaren arabera, pitching moduko aurkezpenen bidez. Donostia Zinemaldiko Zinemaldia & Technology jardunaldian egingo dira aurkezpenak, eta euskara, gaztelania eta ingelesa baliatu ahal izango dira horietan.
Proiektua Zinemaldia Startup Challengean hautatzen bada, arduradunetako batek ezinbestean parte hartu beharko du iraileko jardunaldian egingo den proiektuaren aurkezpenean.
Hautatutako 10 proiektuak sari hauetarako hautagai izango dira:
Sariak Zinemaldia & Technology jardunaldiaren esparruan jakinaraziko dira.
Proiektu irabazleen ordezkariek, saritutako proiektuaren webgunean, aipamen hau ipini beharko dute: Zinemaldia Startup Challenge Saria - Donostia Zinemaldia.
Parte-hartzaileek lehiaketako oinarriak onartu eta betetzeko konpromisoa hartuko dute. Enpresa-proiektua aurkezteak araudi honetan adierazitako baldintzak eta betebeharrak berariaz eta formalki onartzea dakar.
Egindako proiektuen eta garatutako ideiaren jabetza intelektuala eta materiala proiektuaren sustatzaileena da, baita ustiapen industriala ere.
Parte-hartzaileek bermatuko dute beren borondatez aurkeztutako lanek eta edukiek (laburpenak eta aurkezpenak barne) ez dituztela hirugarrenen eskubideak urratzen edo badituztela lehiaketa honetan parte hartzeko eduki behar diren baimen guztiak.
Halaber, startupek eta parte-hartzaileek lehiaketa sustatzen duten entitateei lehiaketarekin lotutako publizitate-materialean beren izena eta irudia erabiltzeko baimena emango diete.
Zinemaldia Startup Challenge lehiaketarekin lotutako jakinarazpen guztiak, proiektu finalisten zerrendari eta irabazleari buruzkoak barne, Zinemaldiaren webgunean argitaratuko dira.
Arau hauen interpretazioak sorrarazten duen edozer zalantza Donostia Zinemaldiaren Zuzendaritzak ebatziko du.