WIP Europa Industria Sariaren helburua da Europako film luze bat bukatzen laguntzea, eta Donostia Zinemaldiko WIP Europa sailean hautatua.
Saria eskuratzeko guztiz Europan eginak diren ekoizpenak izan daitezke hautagai, edo koprodukzioak, baldin eta partaidetza europarrak filmaren produkzio osoaren % 51 gainditzen badu eta oinarri hauen 4. atalean jasotako baldintzak onartzen badira.
Hala, film sarituak hainbat ekarpen jasoko ditu postprodukzioko eta Espainian banatzeko zerbitzuetan. Aurrerago zehaztuko dira, eta honako enpresa babesle hauek emango dituzte: A Contracorriente Films, Deluxe Content Services Spain, Elamedia Estudios, Laserfilm Cine y Vídeo, Nephilim Producciones, Pecera Estudio.
WIP Europa Industria Sarirako proiektu hautagaiak aurkezten dituzten ekoizpen-etxeek oinarri hauek onartuko dituzte, muga edo murrizketarik gabe.
Hautatutako filmen artean, sari honen enpresa babesleetako bakoitzeko (lehen atalean aipatuak) ordezkari batek osatutako epaimahai batek film irabazlea aukeratuko du, hautatutako film guztiak ikusi eta haien egoera baloratu ondoren.
Epaimahaiaren erabakiak apelaezinak dira.
Donostia Zinemaldiaren barruan jakinaraziko dute zer filmek irabazi duen.
NEPHILIM PRODUCCIONES, SLk eta saria irabazi duen ekoizpen-etxeak finantza-koprodukzioko kontratua sinatuko dute, enpresa babesle guztien (lehen aipatutakoak) kontura, saritutako filmak Espainiako nazionalitatea lor dezan eta Espainian merkatura dezaten. Kontratuaren testua NEPHILIM PRODUCCIONES, SLk proposatuko du, eta ekoizpen-etxe irabazleak saria onartu eta bi hilabetera sinatuko da gehienez ere. Hau da, filmen ekoiztetxe irabazleak NEPHILIM PRODUCCIONESekin kontratua sinatu beharko du aurtengo abenduaren 1a baino lehen, eta, edonola ere, post-produkzioko lanak hasi baino lehen.
Aipatutako kontratuari jarraiki, NEPHILIM PRODUCCIONES, SL filmaren ikus-entzunezko koproduktore bilakatuko da eta eskubide guztiak izango ditu haren gainean. Horretaz gain filmaren eskubideen % 100 eskuratuko du Espainian –modu esklusiboan– eta Andorran –modu ez esklusiboan–.
Pelikula irabazlea ekoiztetxe espainiar batek ekoiztua bada, NEPHILIM PRODUCCIONES-ek film horren mundu mailako eskubideen ehuneko bat lortuko luke, Espainiarako eskubideak barne. Sariko postprodukzio-enpresen ekarpenak filmaren guztizko kostuaren gainean suposatzen duen ehunekoaren baliokidea izango da ehuneko hori. Saria irabazten duen ekoiztetxeak ekoizpenak ordurarte izan dituen guztizko ekoizpen kostuak jakinarazi beharko ditu kontratua firmatu baino lehen. Jakinarazpen horretan gastu guztiak egongo dira zehaztuak postprodukzio kostua (NEPHILIM PRODUCCIONES-en ekarpena izango bait da) eta aurrerago erabakiak izango diren publizitate eta kopia kostuak izan ezik.
Ekoizpen-etxe irabazleak filma ustiatzeko eskubideen titularra izatea eta, esandakoaren arabera, NEPHILIM PRODUCCIONES, SLrekin koprodukzio-kontratua sinatzeko gaitasuna duela bermatu behar du. Berme hori hautsiz gero, ekoizpen-etxeak kalteak ordaindu beharko dizkio NEPHILIM PRODUCCIONES, SLri.
Pelikula irabazlea Espainiako ekoiztetxeren batek ekoitzi badu, NEPHILIM PRODUCCIONES SLk pelikularen munduko (Espainia barne) eskubideen ehuneko jakin bat bereganatuko du. Ehuneko hori postprodukzio-enpresek pelikularen kostu osoarekiko egindako ekarpen-ehunekoaren berdin-berdina izango da. Saria irabazten duen ekoiztetxeak kontratua sinatu aurretik jakinarazi beharko du une horretara arteko ekoizpen-kostu osoa, gastu guztiak barne, salbu eta postprodukzio-kostua (hori izango da NEPHILIM PRODUCCIONES SLren ekarpena) eta publizitate- eta kopia-kostua (aurrerago zehaztuko da).
Enpresa babesleek hurrengo deskribapenaren arabera amaituko dituzte postprodukzio-lanak, betiere saria ematen den urtearen hurrengoko uztailaren 31a baino lehen eta horiek diseinatutako lan egutegiari jarraiki. Filmaren ekoizpen-etxeak onartu egin behar du. Enpresen ekarpena honako hau izango da:
A CONTRACORRIENTE-rek film irabazlearen estreinua bermatuko du Espainiako zinema aretoetan, gutxienez 2 kopiarekin, baita dagokion publizitatearekin ere. Publizitate gastua A Contracorrienterrek erabakiko du filmaren potentzialaren arabera. A Contracorrienterrek erabakiko du marketin kanpainaren dimentsioa eta film irabazleak estatuto beste jaialdietan duen presentzia. Gainera, A Contracorrienterrek izenburua, kartelaren irudia eta trailerra editatu ahal izango ditu Espainiako merkatura egokitzeko, betiere ekoizleen onespenarekin.
Aipatutako estreinaldia 18 hilabeteren buruan egingo da, enpresaren lehenengo masterra eman eta gero, eta A Contracorrienterrek erabakiko du zinema-aretoetan estreinatzeko data.
DELUXE SPAIN. Honako egiteko hauek edukiko ditu:
- Bezeroak emandako eta itxitako EDLa bereizmen handian egitea, gehienez 40 ordu.
- Grafismo-lanak (goiburua eta amaierako kredituen rolla), gehienez 40 ordu.
- Kolore-zuzentzea, gehienez 64 ordu; P3 SDR trimpass-a barne.
- DCP (Digital Cinema Package) masterra sortzea, jatorrizko bertsioa ingelesez azpitutulatua (erreta edo XML bertsioan).
- UHD-SDR masterra.
ELAMEDIA ESTUDIOS honetaz arduratuko da:
- VFX irudia. Gehienez: 80 ordu.
- Soinu-nahasketa. 10 areto-/nahasketa-egun.
Entregagaiak:
- 5.1 nahasketa eta 24 FPSko LT RT nahasketa, bobinaka.
- 5.1 nahasketa eta 25 FPSko LT RT nahasketa, jarraitua.
LASERFILM, S.L. arduratuko da filmaren ingelesezko edo gaztelaniazko azpitituluak itzultzeaz, egokitzeaz eta lokalizatzeaz. Zerbitzu horrek barnean hartuko du simulazio-egun bat jatorrizko itzultzailearekin eta azpitituluak filmaren DCPan txertatzea.
Halaber, spotting list-a egiteaz arduratuko da.
NEPHILIM PRODUCCIONES S.L. postprodukzio-lanak koordinatzeaz eta filma Espainian eta Andorran ustiatzeaz arduratuko da, oinarri hauetan aurreikusitakoari eta koprodukzio-kontratuari jarraituta.
PECERA ESTUDIOk soinuaren diseinua eta muntaketa egingo du (ez du bikoizketarik grabatuko, ezta foley-rik ere).
POSTPRODUKZIOKO EDOZEIN LANI APLIKATU BEHARREKO BALDINTZAK
Saria ematen duen enpresa bakoitzak adierazitakoez gain beste edozein lan ere saria irabazten duen eta dagokion enpresari eskatzen dion ekoizleak hartuko du bere gain.
Enpresa bakoitzak Industriaren Sariari ematen dizkion ordu, lan, diziplina edo zerbitzu batzuk oinarri hauetan adierazita ez erabiltzea ezin da trukatzea, ezta oinarrietan zehaztu gabeko beste lan edo zerbitzu batzuengatik ere.