Donostia Zinemaldiaren egoitza nagusia honako helbide honetan dago:
DONOSTIA ZINEMALDIA
TABAKALERA - Nazioarteko Kultura Garaikidearen Zentroa
Andre Zigarrogileen plaza 1 - 2. solairua
20012 Donostia
Tel.: +34 943 481212
ssiff@sansebastianfestival.com
Webgune ofizialean (www.sansebastianfestival.com), informazio xehatua ageri da eta, horrez gain, Donostia Zinemaldiarekin eta bertako sailekin harremanetan jartzeko datuak daude.
FESTIVAL INTERNACIONAL DE CINE DE DONOSTIA SAN SEBASTIAN SA Donostiako Udalak, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Espainiako Gobernuko Kultura Ministerioak osatzen dute zati berdinetan.
Donostia Zinemaldia FIAPFk onartuta dago, lehiazko zinema-jaialdien kategoriaren barruan.
Donostia Zinemaldiak ekarpen positiboa egin nahi die kulturari eta zinema-industriari.
Donostia Zinemaldiaren 74. edizioa Donostian egingo da, 2026ko irailaren 18tik 26ra bitartean.
Tanta saria Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroaren eta Ikusmira Berriaken barnean emango da, irailaren 21etik 23ra bitartean.
Tanta saria industriak ematen duen saria da, eta hautagai dira Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan eta Ikusmira Berriaken hautatutako proiektu guztiak.
Tanta sariaren xedea da klima-larrialdiarekin sentiberak diren ikus-entzunezko obrak bultzatzea eta ikus-entzunezko sektorearen barnean narratiba berriak sustatzea.
Sariarekin, 5.000 euro gordin jasoko ditu proiektu irabazlearen enpresa ekoizle gehiengodunak.
Proiektu hautagarriek honelakoak izan beharko dute: errealismo ekologiko, irudimen eta sormenezko elementuak izan beharko dituzte, etorkizun jasangarriak irudikatzeko.
Saria emateko propio eratutako epaimahaiak hautatuko du irabazlea, eta hauek osatuko dute: European Climate Foundationen ordezkari bat, Espainiako Greenpeaceren ordezkari bat eta Climate Spring-en ordezkari bat.
Saria ezingo da eman gabe utzi, ezta proiektu bati baino gehiagori eman ere.
Industriaren sariak iragartzeko ekitaldian jakinaraziko da saria.
Proiektu onuradunak sariaren kreditua eta sariaren logotipoa sartu beharko ditu azken lanean, eta proiektuaren aurrerapenaren berri eman beharko du.
Parte hartzeak berekin dakar erregelamendu hau guztiz onestea.
Donostiako Zinemaldiak proiektuen materialak erabili ahal izango ditu komunikazioetarako.
Donostiako Zinemaldiaren zuzendaritzak beretzat gordeko du erregelamendu honetan aurreikusi ez den alderdi oro ebazteko eskubidea.
Gatazkarik bada, Donostiako Zinemaldiaren zuzendaritzaren interpretazioa gailenduko da, eta gaztelaniazko testua kontuan hartu.