Hona hemen Donostia Zinemaldiaren egoitza nagusiaren helbidea:
DONOSTIA ZINEMALDIA
TABAKALERA – Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa
Andre zigarrogileak plaza 1, 2. solairua
20012 Donostia (Espainia)
Tel.: +34 943 481212
ssiff@sansebastianfestival.com
Zinemaldiaren webgune ofizialak (www.sansebastianfestival.com) informazio zehatza eskaintzen du, Zinemaldiarekin eta haren sailekin harremanetan nola jarri zehazteaz gain.
DONOSTIAKO NAZIOARTEKO ZINEMALDIA SA sozietate anonimoa Donostiako Udalak, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Kultura Ministerioak osatzen dute (parte berdinetan erakunde guztiak), eta Donostiako alkatea da batzordeburua. Donostia Zinemaldiaren antolakuntzaren buru haren zuzendari José Luis Rebordinos da.
Donostia Zinemaldia nazioarteko zinema-jaialdi lehiakorren kategorian aitortzen du Film Ekoizleen Elkarteen Nazioarteko Federazioak (FIAPF).
Donostia Zinemaldiaren helburua ekarpen positiboa egitea da kultura eta industria zinematografikoaren garapenari.
Donostia Zinemaldiaren 74. edizioa Donostian egingo da 2026ko irailaren 18tik 26ra.
Donostia Zinemaldiaren 74. edizioan aurkeztutako film guztiak Hautespen Batzordeak aukeratuko ditu, Zinemaldiaren Zuzendaritza izango da Hautespen Batzordearen buru eta zinemaren eta zinema-jaialdien esparruan adituak diren profesionalez osatutako nazioarteko ordezkarien sare batek aholkatuta egongo da.
74. edizioan hautatutako film guztiek Donostia Zinemaldiko Zuzendaritzaren partaidetza-ziurtagiria jasoko dute.
Jaialdiak Musika Onenaren SGAE Fundazioa Saria izeneko sari berri bat sortu du, Beste Sari Ofizial Batzuk izeneko kategorian sartzen dena, Donostia Zinemaldiaren Palmares Ofizialaren parte izanik.
Musika Onenaren SGAE Fundazioa Sariaren helburua jatorrizko musika-konposizioaren bikaintasuna eta hark lan zinematografikoari (orokorrean) egindako ekarpen artistikoa aintzatestea da.
Musika Onenaren SGAE Fundazioa Saria jasotzeko aukera izango dute Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialaren lehiaketan hautatutako film guztiek.
Saria eskuratzeko ez da beharrezkoa izango berariaz izena ematea; izan ere, Sail Ofizialeko film guztiak hautagaitzat hartuko dira automatikoki.
Musika Onenaren SGAE Fundazioa Saria sari honetarako berariaz eratutako Nazioarteko Epaimahai batek emango du.
Musika-sorkuntzan, ikus-entzunezko konposizioan, zineman edo kulturan ospe handia duten hiru pertsonaz osatuta egongo da epaimahaia, Donostia Zinemaldiaren eta SGAE Fundazioaren artean adostuta.
Ezingo dira epaimahaikide izan film hautagaien ekoizpenean, finantzaketan edo merkataritza-ustiapenean zuzeneko interesak dituzten pertsonak.
Musika Onenaren SGAE Fundazioa Saria ezingo da "hutsik" aitortu, ezta film bati baino gehiagori ex aequo eman ere.
Musika Onenaren SGAE Fundazioa Saria Donostia Zinemaldiaren Amaierako Galan iragarri eta banatuko da.
Musika Onenaren SGAE Fundazioa Saria onartzeak ez dakar berekin obra zinematografikoaren edo haren jatorrizko soinu-bandaren jabetza intelektualeko edo ustiapenerako eskubideen inolako lagapenik, ezta ustiatzeko inolako eskubiderik ere.
Saritutako filmaren ekoizleek edo ordezkariek konpromisoa hartzen dute Musika Onenaren SGAE Fundazioa Saria lortu dutela agerian uzteko filmaren publizitate eta sustapen- eta prentsa-material osoan, Zinemaldiaren logotipo ofiziala erabiliz.
Ustekabeko gatazkaren bat gertuz edo arau hauek ez betez gero, Zinemaldiko Zuzendaritzak egokien deritzon erabakia hartzeko ahalmena izango du, FIAPFen araudiari jarrikiz.
Araudi honen interpretazioan desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko testua izango da nagusi.
Arau horien interpretazioari edo aplikazioari buruzko zalantza oro Donostia Zinemaldiko Zuzendaritzak argituko du.