"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
2025eko irailaren 26an, Tabakalerako Zinema Aretoan José Luis Guerin eta Jonás Trueba, Historias del buen valle / Good Valley Stories filmaren zuzendari eta ekoizlearen arteko hizketaldia izan zen. Truebak, Donostia Zinemaldiaren 73. edizioan Nest saileko epaimahaiburu ere izan zenak, zinegilearekin izandako solasaldia gidatu zuen; Sail Ofizialean aurkeztutako filmak Epaimahaiaren Sari Berezia eskuratu zuen.



