"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
María Zamora ekoizleak Joachim Trier zinema-zuzendariarekin hizketaldia moderatu zuen. Trierrek Perlak sailean parte hartu zuen bere film berriarekin, Affeksjonverdi / Sentimental Value, Canneseko zinema-jaialdian Grand Prix delakoa irabazi ondoren eta, besteak beste, nazioarteko film onenaren Oscar saria eskuratu aurretik. Oslo, 31. august edo Verdens verste menneske / The Worst Person in the World bezalako lanen egileak 2025eko irailaren 21ean eskaini zuen hizketaldia, Tabakalerako zinema-aretoan, Donostia Zinemaldiaren 73. edizioaren barruan.



