"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Alberto Iglesias (Hable con ella, La piel que habito, Madres paralelas) eta Alexandre Desplat (The Grand Budapest Hotel, The Shape of Water, The King's Speech) konpositoreak Donostia Zinemaldiaren 73. edizioan elkartu ziren zinemako ibilbideaz eta beren partiturei forma ematen dien sormen-prozesuaz hitz egiteko. Hizketaldia Paula Olaz konpositoreak moderatu zuen 2025eko irailaren 20an Tabakalerako zineman.



