"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Mariana Enriquezen lanean oinarritua eta Pablo Larraínek zuzendua, Mis muertos tristes filmak Ema du protagonista, hildakoak ikusi eta entzuteko gaitasuna duen emakume bat. Ama hil ondoren, Emak bere iloba Julieren ustekabeko bisita jasoko du; Juliek ere dohain aztoragarri bera du. Julieren itzulerarekin batera, familia-sekretuak eta inoiz guztiz osatu gabeko zauriak azaleratuko dira, baita inor kaltegabe utziko ez duen fenomeno harrigarri bat ere. Auzo osoak nabarituko ditu presentziak eta bakoitzaren hildakoen soinu berezia.



