"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
19 urte espetxean eman ondoren ogi bat lapurtzeagatik, Jean Valjeanek, berrerospen bila, bere burua dignatario errespetagarri gisa berrasmatuko du nortasun berri batekin. Fantineri —hiltzear den fabrika-langile bati— hitz emango dio haren alaba —Cosette— erreskatatu eta babestuko duela; izan ere, Thénardier familia iruzurtia esplotatzen ari da Cosette, tratu txarrak emateaz gain. Valjeanek Cosette bere alaba izango balitz legez hezi bitartean, Javert inspektoreak atsedenik gabe jazarriko du gizona. Frantzia astintzen ari den gizarte-asalduran, Valjean, Cosette, haren maitale Marius eta Javerten bizitzak korapilatu egingo dira Paris iskanbilatsu eta iraultzailean. Borroken, sakrifizioen eta justizia-desio sakon baten medioz, Valjean bere erredentzio-bidea burutzen eta Cosettei maitasun eta askatasunezko etorkizun bat ematen saiatuko da.



