"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Europan ikasten urteak eman ondoren, Elsa familiarengana itzuli da, Costa Ricara. Han, ikusiko du ahizpa txikia bakarrik bizi dela familia-etxean eta geroz eta jarrera hotz eta bakartiagoa duela, bere mundu propioan bizi balitz bezala. Bitartean, gurasoak euren bizitza propioan murgilduta daude. Aita alde batetik bestera dabil, amorantetik amorantera, eta ama, berriz, gaztaroan idatzitako poema erotikoen berrargitalpenean dago kontzentratuta; bietako inork ez du ulertzen zein larria den familiaren egoera.



