"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Rodolfok eta Petritak hamabi urte daramatzate harremanetan. Ezkontzeko pisu bat behar dute baina ez dute aurkeitzen. Rodolfo azpialokatuta bizi da Martina zaharraren etxean. Hiltzear dago Martina. Etxejabea zain dago, etxebizitza hustu eta eraikina eraitsi nahi baitu. Lagun batzuek irtenbide heroiko bat aholkatuko diote Rodolfori: Martinarekin ezkontzea eta emakumea hil arte itxarotea, alokairua heredatzeko. Hasieran ez du nahiko, baina geroz eta zalantza gehiago izango ditu.



