"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Hispanoamerika, XVIII. mendea. Iguazuko ur-jauzien aldameneko oihan tropikalean, aita Gabriel misiolari jesuitak gurutziltzatutako jesuita baten ereduari jarraitu nahi dio: komunitatea fede hutsez eta oboe bakar batekin erakartzea, armarik gabe. Guaraniek onartu egingo dute Gabriel, eta San Carlos misioa sortuko du gizonak. Bere jarraitzaileetako bat Rodrigo Mendoza da, esklabo-trafikatzaile, mertzenario eta hiltzaile ohia. Barkamenaren bila, misioarekin bat egin eta erredentzioa aurkituko du bere antzinako biktimengandik.



