"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Álexek eta Virginiak, ezkondu nahi dutenez, pisu bat erosi dute plano gainean hiri handi baten kanpoaldean. Aurrezki guztiak bildu dituzte sarrera ordaintzeko, gehi berrogei urterako hipoteka bat. Pisuak entregatzeko hilabete batzuk besterik falta ez direnean, obrak gelditu eta ingurua zigilatuko dute. Álexek soluzio bat nahi du eta edozer egingo du bere etxea lortzeko eta amestutako bizitza hura izateko.



