"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Noor: cocinar pasados posibles dokumentala Noor jatetxearen sormen-unibertsoan barneratzen da. Han, Paco Morales eta Paola Gualandik Al-Andalusen herentzia berrinterpretatzen dute goi-sukaldaritzaren bitartez. Hirien, artisauen eta oroimenen arteko bidaia sentsorial eta kulturala, gastronomiaz haraindiko proiektu batek atzean duen filosofia intimoa erakusten duena.



