"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.

Familia, aspalditik, ohiko baliabide narratiboa izan da telesail nazionaletan. Hala ere, gizarteak eboluzionatu egin du eta, ondorioz, familiaren definizioa gero eta askotarikoagoa eta pluralagoa da. Telebistak eta ikus-entzunezko edukien plataformek familia-egituretan izandako aldaketak islatu eta zabaldu dituzte, eta erakutsi dute gaur egun lotura afektiboak eraikitzeko modu berriak daudela.
Solasaldiaren helburua da, batetik, ikertzea gaur egun familia-harremanak nola kontatzen diren laurogeita hamarreko hamarkadarekin alderatuta, eta, bestetik, aztertzea istorio horiek zer-nolako eragina duten imajinario kolektiboan.
Gidoilaria (Bosé, SkyShowtime) eta programa, gala eta ekitaldien aurkezlea da. 2025ean, ICAAren laguntza jaso zuen gaur egun garatzen ari den zinema-proiektu baterako gidoiak idazteko. Zine eta telesail kritikaria, La Cultureta (Onda Cero) tertuliako kidea, Fotogramas aldizkariko zutabegilea eta Madrilgo Carlos III.a Unibertsitateko Gidoi irakaslea da.
2014tik 2026ra bitartean fikzio originalaren ekoizle exekutiboa izan zen Movistar+ plataformako telesailetan: La Mesías, Querer, Antidisturbios, Poquita fe eta Celeste; baita filmetan ere: Sirat, Los domingos eta La bola negra. Gidoilari gisa Un año, una noche eta Entre dos aguas filmak idatzi ditu, eta Rapa, Apagón eta Anatomía de un instante telesailak.
50 ekoizpenetan baino gehiagotan parte hartu du, eta sari ugari jaso ditu; besteak beste, bi Zilarrezko Biznaga eta Canneseko Interpretazio Onenaren Saria. 2021ean Funicular Films ekoiztetxea sortu zuen, eta Esto no es Suecia sortu, zuzendu eta protagonizatu zuen. 2026an Viva filma estreinatu du; bera da zuzendaria eta protagonista.
Javier Ferreiro Lugon jaio zen. Madrilgo Carlos III.a Unibertsitatean (UC3M) Gidoi-ikasketak egin zituen, eta Fikzio Zuzendaritza ikasi zuen Kubako Nazioarteko Zinema eta Telebista Eskolan (EICTV). Mariliendre (Suma Content - Atresplayer) lanaren sortzaile, gidoilari eta zuzendaria da. Estreinatzeke dagoen Vestidas de Azul eta Las vecinas telesailen idazketan ere parte hartu du. Las vecinas telesailean, gainera, zuzendaria ere bada.



