"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.

Identitate-kategoriak nahikoak ez direnean, gorputza gailu narratibo bihurtzen da. Azken urteotako LGBTIQA+ zinema iberoamerikarrak identitatearen eraikuntza aztertu du bizitako esperientziatik abiatuta. Zinemagile horiek material autobiografikoak, familia-memoriak edo trantsizio-prozesuak erabiltzen dituzte identitatea, desira eta memoria pentsatzeko kontakizunak eta espazioak eraikitzeko.
Solasaldiak, joera horren inguruan hausnartzea proposatzeaz gain, errealitatearen eta fikzioaren arteko tentsioak aztertzea planteatzen du. Bestalde, gorputza munduan bizitzeko beste modu batzuk kontatzeko, gogoratzeko eta irudikatzeko tresna nola bihur daitekeen aztertzen du.
Ekoizle txiletar hau Frantzian bizi da eta NANAI Studioko sortzaileetako bat da. Artearen, zientziaren eta teknologiaren arteko harremana aztertzen du. Maltrato Films ekoiztetxearen sortzaile eta ekoizle exekutiboa ere bada, eta Latinoamerikako ahots politiko gazteak ekoizten ditu. FIVIA Marseillako Bideo eta Adimen Artifizialaren Jaialdiaren ekoizlea eta sortzaileetako bat da. MAIX LATAMeko kide ere bada, zeinean Latinoamerikako errealitate hedatuko sortzaileei (XR) zuzendutako sareak eta laguntzak indartzeko lan egiten duen.
Zinemagilea, irakaslea eta trabestia. Crisalida Cine kolektiboaren sortzaileetako bat da. Bere praktika artistikoek hiru eremu uztartzen dituzte: zinema, idazketa eta performancea. Gaur egun, Todos los lugares a donde ir film luzearen postprodukzioan ari da lanean. Proiektu horrek Zinemagintzaren Garapenerako Funtsa irabazi zuen, eta Donostia 2026ko Zinemaldiko WIP Latam atalean parte hartu du.
Lluís Garau Mallorcan jaio zen 1997an eta diziplina anitzeko artista da. Lana antzerkiaren eta zinemaren artean garatzen du. Bere lanetan, internet bidez bere gorputza salgai bihurtzen duen belaunaldi bat erretratatzen du. La Carn antzezlan gisa sortu zen, eta, ondoren, film luze bihurtu zen. Filma Tallinen estreinatu zen eta bi Biznaga irabazi zituen Malagan. Gaur egun, Hunter filmatzen ari da, zuzendari gisa egiten duen lehen lana.
Afioco Gnecco Madrilen bizi den zuzendari eta gidoilari italiar-txiletar bat da. Lanetan nortasuna, memoria eta LGTBIQ+ eskubideak aztertzen ditu begirada intimo eta emozional batetik. Goya sarirako izendatu zuten Ciao Bambina lanagatik. Este cuerpo mío egin zuen debuta. Filma SEMINCIn estreinatu zen eta D 'A-n eta Donostiako Zinemaldian ere aurkeztu zen.



