"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.

Ikus-entzunezkoen industria inoiz baino eduki gehiago sortzeko eta banatzeko gai den une honetan, erronka nagusia ikus-entzuleen arreta erakarri eta mantentzea da. Plataformen ugaritzeak, sare sozialen eraginak eta gomendio-algoritmoek ikus-entzunezko edukiak ezagutzeko eta ikusteko dugun modua eraldatu dute.
Gaur egun, aldaketa-testuinguru batek markatzen du ikus-entzunezkoen kontsumoa. Elkarrizketa honek gaur egun ikus-entzunezko lanetara nola iristen garen hausnartzea proposatzen du. Halaber, bi kontu aztertzea planteatzen du: batetik, industria audientzia berriekin konektatzeko zer estrategia garatzen ari den, eta, bestetik, banaketa-eredu tradizionalak eta digitalizazioaren ondoriozko fenomeno berriak nola uztartzen diren.
AC estratega, hitzaldi-curatorra, aurkezlea, moderatzailea eta TED hizlaria da. THE CATALYSTS sortu zuen, teknologia digitala, zinema/XR, musika/soinua, diseinua eta kulturaren arteko intersekzioan lan egiten duten aktore berritzaile eta sortzaileentzako agentzia, hitzaldiak ezagutza- elkartrukerako eta baterako sorkuntzarako gune bihurtzeko.
GECAko Ekoizpen eta Edukien Aholkularitzako zuzendaria da, eta formatuetan, nazioarteko merkatuetan eta ekoizpen exekutiboan aditua. Kateetan, ekoiztetxeetan eta komunikabideetan zuzendaritza-postuan aritu da. Ikus-entzunezko Komunikazioan cum laude doktorea da Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, eta unibertsitateko irakaslea ere bada. Ikus-entzunezkoen sektoreari buruzko zenbait liburutan kolaboratu du, eta, horrez gain, ¿Qué es eso del formato de TV? liburuaren egilea da.
Marketineko arduradun seniorra da The Searchersen, Beneluxeko zinema-banatzaile nagusietako batean. Enpresa horretan egiten du lan 2019tik. Zinema-estreinaldietarako marketin-kanpainak garatzen ditu askotariko filmentzat. Haien artean dago Mutiny, Jason Statham protagonista duen filma. Kritikak goretsitako filmen kanpainak ere egin ditu, hala nola The Drama eta The Invite filmenak. Bere helburua da film bakoitza publikoarekin lotzen duten kanpainak sortzea. SVOD plataformetan ere estreinaldi garrantzitsuak egin ditu; besteak beste, Greenland.
YouTube Españako telebista eta zinema arloko arduraduna da. Telebistei, ekoizleei eta hedabideei aholkuak ematen dizkie, audientziak garatzen eta plataforman eduki eta banaketa estrategiak hobetzen laguntzeko. 17 urte baino gehiagoko esperientzia profesionala du Googlen eta sektore teknologikorako aholkularitza estrategikoan.



