74SSIFF - 2026ko irailak 18/26
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner

Beth de Araújo - Josephine

Josephine filmaren emanaldiaren ostean, Beth de Araújo zuzendariak filmaren sorkuntzari, sormen prozesuari eta lan egiteko moduari buruzko solasaldi batean parte hartuko du. 2026ko Sundance Jaialdian estreinatu, eta U.S. Dramatic lehiaketaren barruan Publikoaren Saria eta Epaimahaiaren Sari Nagusia jaso ondoren, Josephine Perlak sailean estreinatuko da, Donostia Hiria Publikoaren Saria lortzeko lehiatuz. Proiekzioaren ondoren, solasaldi ireki bat izango da zinema egiteko prozesuari buruz eta zuzendariak pelikularen ibilbideari buruz partekatu nahi duen guztiari buruz.


Moderatzailea
Sara Hernández Askasibar

Tabakalerako Zinema eta Ikus-entzunezko Laborategiaren koordinatzailea da. Ikus-entzunezko sorkuntza babesten duen espazioa da, besteak beste, Ikusmira Berriak, Noka eta 2deo Serieak bezalako deialdien bidez. Deialdi horien hautaketa-batzordeetako kide ere bada.

Aurretik, Zinemaldiko filmen sailean eta Nest-en, zinema-ikasleen nazioarteko topaketan, lan egin zuen. Zinema-kritikari eta ekoizle bezala ere aritu da.

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Gradua ikasi zuen EHUn, Zinema Komisariotzako graduondokoa EQZEn, eta zinematografiari eta ikus-entzunezko ekoizpenari buruzko prestakuntza-egonaldia egin zuen UCLAn.

Parte-hartzaileak
Beth De Araújo
Zuzendaria

Soziologian lizentziatua (Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn) eta Arte Ederretako masterra (American Film Institute), Beth de Araújo (San Frantzisko, AEB. 1985) gidoigile eta zuzendaria Soft & Quiet (2022) lanarekin hasi zen film luzeen zuzendaritzan; Austingo SXSWn estreinatu zen lehen lan hori, eta Gotham Bingham Ray sarirako izendatua izen zen zuzendari berriaren kategorian. Josephine (2026) izan zen bigarren pelikula, eta Sundancen estreinatu zen (Epaimahaiaren Sari Nagusia eta Publikoaren Saria beretu zuen), Berlinalen lehiatzeaz gain.


Larunbata 26, irailak
10:00 h.

Sarrerak eskuragarri irailaren 16ko (asteartea) 9:00etatik aurrera
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: