"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.

Zinemaldian Euskadi Basque Country 2030 Agendaren jardueren esparruan, Diego Luna zinemak errealitatea islatzeko duen moduari buruz arituko da. Aktore, zuzendari eta ekoizle gisa duen esperientziatik (Mexiko barruan zein kanpoan) eta Ambulanterekin duen loturatik abiatuta, film bat pantailatik ateratzen denean gertatzen denari buruzko hausnarketa egiten du. “Ambulante” 2005ean Gael García Bernal eta Elena Fortesekin batera sortu zuen erakunde bat da, dokumentala eraldaketa sozial eta kulturalerako tresna gisa bultzatzeko. Hausnarketa horretan, film batek eragiten dituen elkarrizketak, biltzen dituen komunitateak eta ingurunea begiratzeko eta eraldatzeko modu berriak irekitzeko duen gaitasuna jorratzen ditu.
Kazetaritzan eta Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua, Kultur Komunikazioan espezializatua da eta Zine Komisariotzan graduondoko bat du Elías Querejeta Zine Eskolan. Nazioarteko zinema jaialdietako komunikazio eta prentsa sailetan lan egin du, hala nola Punto de Vista, Edinburgh International Film Festival, BFI London Film Festival, Doha Tribeca Film Festival eta London Spanish Film Festival jaialdietan. Zazpi urtez Documental Ambulante A.C.-ko komunikazio koordinatzaile izan zen, zinema jaialdi ibiltari baten, banaketa ekimenen, prestakuntzaren eta inpaktu kanpainen bitartez genero dokumentala aldaketarako tresna gisa sustatzen duen erakunde mexikarra. Vitrine Filmes, Doxa Producciones, Tabakalera (Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa), ICAAko Marketin Saila, Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia eta Crew United (Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa) filmetan ere parte hartu du. Bere ikerketa-esperientziaren artean, nabarmentzekoa da Gipuzkoako udalerrietako zinema-aretoen audientzien azterketa bat eta 1960ko Donostiako Zinemaldian Zinematografia Eskolen I. Topaketari buruzko ikerketa, Zinemaldi 70: istorio posible guztiak programaren barruan. Gaur egun, ICEX España Exportación e Inversiones Zinemako sektoreko burua da.
Diego Lunak (Toluca, Mexiko. 1979) aktore gisa gauzatu du bere ibilbidea, eta nazioarteko ospea lortu zuen Y tu mamá también (Alfonso Cuarón, Made in Spanish, 2001) filmaz geroztik. Zuzendari gisa, J. C. Chávez (2007) dokumentalarekin hasi zen (Tribecan aurkeztua); hurrengoa Abel (2010) izan zen, Sundancen estreinatua, Cannesko Séances Spéciales atalean emana eta Zinemaldiko Horizontes Sariaren eta Gazteriaren Sariaren irabazlea. 2011an 4+1: Mexikoko Zinema Garaikidea atzerabegirakoan eman zen Revolución (2010) film kolektiboarekin batera (haren zuzendarietako bat izan zen Luna). 2014an César Chávez (Perlak) aurkeztu zuen Berlinale Specialen, eta 2016an, berriz, Sr. Pig (2016) estreinatu zuen Sundancen. Epaimahai Ofizialaren kide izan zen 2013an. Cenizas en la boca Cannesko emanaldi berezi gisa aurkeztu zen.



