"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
“Pertsonei eta arrainei begietara begiratu”, esaten da Getarian. Justo Silbetik (91 urte) itsasoko salitrea behar du bizitzeko; begietan itsasoa bera ikusten zaio oraindik. 11 urterekin hasi zen lanean, txalupa-mutil, eta orduko oroitzapenek bizi-bizi jarraitzen dute bere barnean. Goizero egiten du moilarako bidea, baina gaur ez da beste edozein egun: begietako dirdira bereziak agerian uzten du zerbait egiteko duela oraindik.



