"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Eskuak funtsezkoak dira kalitate bikaineko produktuak egiteko; adibidez, Idiazabal gazta. Helduen eskuek egiten dute gaur, orain eskutxoak, haur-eskuak direnek bihar egingo duten lana. Esku horiek zaintzen dituzte ardiak, jezten dute esnea, prestatzen dute gatzagia, moldatzen dute azken produktua eta zaintzen dute hura leku egokian. Gazta jada egina, helduen eskuetatik haurren eskuetara pasatzen da, argi utziz lan hori lehendik datorrela eta bihar ere jarraituko duela.



