74SSIFF - 2026ko irailak 18/26
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Loterías Film laburrak
Loterías Film laburrak
Film laburrak
Film laburrak
Anuska Ariztimuño
Espainia 
7 min. Film laburra
Barceloneta hondartzan kokatutako instalazio bat eta offeko ahots hunkigarri bat elkartu egingo dira Mediterraneoa zeharkatzean den-dena arriskatzen duten pertsonen bidaia gorpuzteko.
Arturo Mombiedro Lozano
Espainia 
8 min. Film laburra
Tafallako jaietan, Julián (62) eta Pepa (64) galdutako giltza batzuen bila dabiltza, bainuetxera ezingo baitute garaiz iritsi giltza horiek gabe (semeak bertan egonaldi bat oparitu die). Eguneroko ezbehar gisa hasitako jazokizun bat bidaia intimo bihurtuko da.
Lucía Saavedra
Espainia - Erresuma Batua 
10 min. Film laburra
Kimioterapiak es odo desiragarri eta ikusezin sentiarazten du Candela. Ausartu nahi du berriz maitatzera, eta bere lotsari aurre egin beharko dio horretarako, feminitatea berreskuratzeko.
Isabel Sáez Pérez
Espainia 
8 min. Film laburra
Oroimenak gure burua ezagutzeko funts bat eskaintzen digu, baina nola gogoratu inork aipatzen ez duen zerbait? Artxiboko irudien bidez, Isa Sáezek bere amonarekin hitz egingo du bien arteko harremanaren tabuei buruz.
Isabel María Monge Guerrero
Espainia 
5 min. Film laburra
Evak bere ama María bisitatu du, alzheimerra duena. Galderen bidez, Evak haurtzaroko oroitzapenak pizten ditu bere amarengan, oraina iraganarekin nahasten baitu emakumeak. Egoitzatik paseatzen ari dela, argitasun-une batek hunkitu egingo du Eva.
Javi Prada
Espainia 
8 min. Film laburra
70eko hamarkadako Espainian, Ali ikasle marokoar gazteak diskriminazioari egin behar dio aurre unibertsitatean, matematika gainditzen saiatzen den bitartean. Lankide baten ustekabeko laguntzarekin, diktadurak imposatutako arauei aurre egingo die Alik.
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: