74SSIFF - 2026ko irailak 18/26
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Made in Spain
Made in Spain
Filmak
Filmak
Irekiera
Albert Serra
Frantzia - Espainia 
85 min.
Ingrid Cavenek bere bizitzako hamasei une errepasatuko ditu Parisko Théâtre des Bouffes du Nord antzokian emandako kontzertu bikain bateko abestien bidez.
Itxiera filma
Vanesa Benítez
Espainia - Frantzia - Mexiko 
95 min.
Kaseteetan bere ahotsa grabatuz eta zinema frankistako galai gisa hartuta zuen konpromisoa gorabehera super8 formatuan grabatutako bere bidaien, filmaketen eta zinema-jaialdien bideoen medioz, Paco Rabalek (gizonezko aktore onenaren saria lehen Zinemaldian, 1953an, eta Donostia Saria 2001ean) bere bizitza, nahiak eta kontraesanak berrikusten ditu. Filmografia harrigarri bat, gogorarazten duena Bordelen hil zeneko unea, Goyaren antzera (hainbat aldiz antzeztu zuen artistaren rola). Donostian arrakasta handia izan zuen Rafael Gil, Lucas Demare, León Klimovsky, Pedro Olea eta Jaime de Armiñán zinemagileen lanekin.
Victor García León
Espainia - Uruguai 
101 min.
Aliciak eta Gonzalok —erdi-klaseko bikote batek— Fer semea eliteko ikastetxe sekular batean matrikulatzeko aukera izango dute. Gurasoentzat, goi-klasean hanka sartzea esan nahi du horrek: adiskide berriak, diru gehiago, abantaila ugari. Semearengatik egiten dutela esaten dute. Izuen eta printzipio moralen arteko kontraesan zoragarri honetan, senar-emazteen asmo handiek agerian utziko dute noraino iristeko prest dauden klase sozialez aldatzeko.
El Deseo
© El Deseo
Pedro Almodóvar
Espainia 
112 min.
Amarga Navidadek bi pertsonaiaren istorioak txandakatzen ditu: batetik, Elsa publizitate-zuzendaria, 2004ko abenduko Konstituzioaren zubi luzean zehar; bestetik, Raúl, 2026an gidoi ba idazten ari dena (laster jakingo dugu Elsari buruzkoa dela gidoia). Filmak errealitatearen eta fikzioaren arteko erlazio estua kontatzen du, inspirazioaren eta bizitzaren artekoa, autofikzioaren mugen arazoa mahaigaineratzen duela.
Ángel Santos Touza
Espainia 
119 min.
Pablo eskultorea da. Pabloren obra material zeramikoekin piezak garatzean datza. Ilusioa galduta eta norabide-aldaketa baten bila, landa-eremu batean instalatu du tailerra, Galiziako kostaldean. Apurka, ia inkontzienteki, aurreko bizitzatik aldenduz joan, isolatu eta lagun eta senideekin zuen harremana etengo du. Haatik, teila-lantegi zaharren tximiniek eta denboralditik kanpoko kanpinek zipriztindutako padura-paisaia penintsular horrek erakarpen boteretsua du artistarengan.
Fernando Trullols
Espainia 
116 min.
2000ko abenduaren 30ean, lagun talde bat Balandrau mendi-tontorrera igotzeko asmotan da. Eguzkiak lagun egiten die mendizaleei, baina minutu gutxi batzuk geroago dena aldatu egingo da ezustean. Torb izenez ezagutzen den haize basati batek Pirinioetako historiako ekaitzik latzena eragingo du.
Laura García Alonso
Espainia 
96 min.
Crisek —eliteko korrikalari batek— goi-mailako lehiaketatik urrundu behar izan du agerraldi psikotiko bat izan duelako. Inguruko guztiek ez dute jakingo nola lagundu, baina Natalia, Crisen ahizpa, haren babeslekua izango da, haren egoera onartzeko eta bizi-erritmoa birdefinitzeko lagungarria.
Cristina Diz, Stefan Butzmühlen
Alemania - Espainia 
90 min.
Mendebaldeko Alemania, 1973. Iria eta Hajo maiteminduta daude. Iriaren amak istripu larri bat izango du lantokian, automobil-fabrika batean, eta hainbat urte lehenago ama-alabek atzean utzitako herrixkara eraman beharko du Iriak ama, Galiziara. Lagundu nahi dienez, Hajok gidari izatea proposatuko die. Errepidezko bidaia hori itxaropen-ekintza gisa hasiko da, baina bikotearen arteko arrakalak agerian utziko ditu pixkanaka. Bizidunak hildakoekin, emakumeak sorginekin eta iragana orainarekin konektatzen dituzten botere-dinamikei buruzko filma.
Chema Rodriguez
Espainia 
84 min.
Arrain baten ikas al dezake besarkatzen? Zergatik dira zoriontsu gor-mutuak urpean? El abrazo de los Peces gor-mututasunaren sakonerako bidaia sentsorial bat da. Santa Ángela de la Cruz da Espainian existitzen den egoitza-zentro bakarra gor-mutuentzat, eta munduko urrietako bat. Han, burbuila-planeta horretan, nolakotasun berezi bat duten pertsonak bizi dira, hala nola Juande, Victoria, Cristian, Clara, Jose Luis: gor-mutuak dira denak.
Juan Luis Zavala Aizpurua, Javier Morales Perez
Espainia 
80 min.
1995ean, Chiquito de la Calzada idolo eztabaidaezina zen. Gizonaren hizkerak eta umoreak Espainiako gizartea hartu eta belaunaldi oso bat irauli zuten. Gau batean, telebista-saio ikusienak Lucas Grijalder aurkeztuko zuen, pertsonaia aztoragarriki antzeko bat. Hala hasiko zen Gregorio Estebanen amesgaiztoa: nortasuna lapurtu ziotelakoan, auzi harrigarri bat hasiko zen, Chiquito versus Lucas Grijander. Fenomeno kultural bat bereganatzeko eta gizon baten biziraupena lortzeko gerra bat.
Afioco Gnecco, Carolina Yuste
Espainia 
86 min.
Adiskidetasun suntsiezin batek lotzen dituela, Rafael eta Carolinak bidaia emozional eta geografiko bati ekingo diote adiskidetzearen eta onarpenaren bila. Bidean zehar, genero-trantsizioaren bere lehen urteetan lagun egingo diogu Rafaeli: prozesu intimo bat, horrenbeste irrikatzen duen bake apur hartara hurbilduko duten erronkaz, deskubrimenduz eta garaipen txikiz betea. Istorio argitsua, non adiskidetasuna babesleku bilakatzen baita eta alor pertsonala unibertsal bihurtzeraino zabaltzen baita.
Ian de la Rosa
Espainia - Alemania - Belgika 
103 min.
Iván Hadoumekin maitemindu da; Iván eta Hadoum lankideak dira Almeríako berotegi batean. Alabaina, Ivánen lanpostu-igoera desiratuak oztopatu egingo du harremana eta zer-nolako pertsona izan nahi duen erabaki beharko du protagonistak.
Eugenio Tardón, Carla Cañellas
Espainia 
76 min.
lnarik bidaia bati ekingo dio, Kotodama delakoaren bila, kaligrafia japoniarraren artean barneratuz, Done Jakue bidea (Espainian) eta Shikoku Henro bidea (Japonian) egin bitartean. Ibilbidean zehar, ibiltzea eta trazu kaligrafikoa ideia beraren adierazpenak direla deskubrituko du: bidea prozesu gisa. Erromesak, fraideak, artisauak eta kaligrafoak historia unibertsal baten ahots bihurtzen dira, iraganaren eta orainaren, Ekialdearen eta Mendebaldearen arteko zubi.
Júlia de Paz
Espainia - Belgika 
103 min.
Gurasoak banandu ondoren, Carmela amonaren etxera joan da bizitzera amarekin. Egoera berrira egokitzen saiatu bitartean, Carmelak denbora gehiago eman nahi du  aitaren —artista plastiko baten— etxean, miretsi egiten baitu. Familiako emakumeak —hiru belaunalditakoak— merezi duten etorkizuna aukeratzera eramango ditu aitaren itzalak.
Joan Porcel
Espainia 
83 min.
Lluís Garau dantzari gazteak performance bat sortu du, ezezagunak bideo-deien medioz ausaz konektatzen dituen plataforma batean funtsatuta. Haatik, online bizitza eta benetako bizitza elkar lotzen hasten direnean, birtualaren eta ukigarriaren arteko mugak lausotu egingo dira, eta atzera bueltarik gabeko aztarna utziko Lluísen azken obran: La carn.
Maite Vitoria Daneris
Espainia 
92 min.
"Ezustean ezagutu nuen Xavier, partekatutako bidaia batean. Topaketa horrek Europako oroimen ia ahaztu baterako atea ireki zuen: Valles Pasiegos eskualdeko herritarren epopeia. Izan ere, Frantziako izozkiaren munduan eragin handienetako komunitate bihurtu zen komunitatea. Kantabriako Valles Pasiegos eskualdean behiak eta esnea erdigune zirela bizi ziren milaka emakume eta gizonek bidaia bati ekin zioten etorkizun lauso baten bila, ausaren menpe. Batzuek inperio handiak eratu zituzten, Tour de France lasterketaren babesle bihurtzeraino; beste batzuek, berriz, ondare ezin baliotsuagoa utzi zieten seme-alabei, eta bizitza hobea izan zuten haiek horri esker. Xavierren bitartez, eta aita hiltzear duela, bidaia bati ekingo diot familia haien oroimenaren bila. Ehunka pertsona arbasoen lurrera itzultzen direnean amaituko da bidaia hura, eta lehenengoz ehun urtetik gorako denbora-tartean, izozkigileen ahaideak ohiz kanpoko jazokizun baten parte izango dira, partekatutako aberri baten bila". (Maite Vitoria Daneris)
Berta García Lacht
Espainia 
93 min.
2026an Verdi zinema-aretoen mendeurrena ospatzen da; Bartzelonako zinema-aretoen artean aktibo segitzen duen zaharren aretoa izanik. Umorez eta bi neskatoren begiradak zeharkatuta, aretoaren eta hari bizitza eman dioten pertsonaien istorioa aztertzen da. Horrela marrazten da Gràcia, Bartzelona hiria eta hainbat zinemazale-belaunaldi zeharkatzen dituen zinema-areto baten erretratua. Verdi, nola gaur eta hala atzo, topalekua eta zinemarekiko pasioa da.
Jorge Alberto Lara, Fernando Pérez
Espainia 
90 min.
Zinpeko bederatzi epaimahaikide isolatuta ari dira eztabaidatzen ustelkeria-kasu polemiko bat. Frogak ukaezinak dira, publikoak jada eman du bere iritzia, badirudi inork ez duela zalantzarik... Alabaina, isilpeko eskaintza bat jasoko dute egun batean: kide bakoitzak milioi bat euro irabaziko du bere botoa errudunetik errugabera aldatzen badu, baina jokoan sartu nahi badute, aho batez eman beharko dute botoa, eta horrek argitara aterako ditu epaimahaikide bakoitzak argitzeke dituen benetako kausak.
Bàrbara Farré
Espainia 
94 min.
Atenea barnetegi batean bizi da, eta ez du inolaz ere hazi nahi. Bikote batek Atenea hartzeko erabakia hartzean, galdu nahiko ez duen etxe baten aukera izango du aurrean. Haatik, ordezkatua izateko izuak gauza pentsaezin bat egitera bultzatuko duen instintu bat piztuko du Atenearengan.
Marta Díaz De Lope Díaz
Espainia - Portugal 
106 min.
70eko hamarkadaren hasierako Espainian, eta frankismoak sakon errotuta jarraitzen zuela, inork serio hartzen ez zituzten emakumezko futbol-jeinu gazte-gaztez eta kirol-sustatzaile ameslari batek indarrak batu zituzten hesiak hausteko eta Espainiako emakumezkoen futbolaren historia izango zenari ekiteko.
Carlo Padial
Espainia 
88 min.
Bere lanarekin nazkatuta, Thais kazetari kulturala krisi profesional eta pertsonalean da; senarra (Alan) konbentzitu egingo du dena utzi eta negozio bati ekiteko. Baina ez edozein negozio. Thaisek pizzeria tematiko bat sortu nahi du, Hollywoodeko zinemaren —bere pasio handiaren— ingurukoa. Kontzeptua erraza da: Pizza eta filmak. Pizzerian eskainitako pizza bakoitzak film klasiko bat edota zinemako izar bat omentzea da ideia.
Isabel Coixet
Italia - Espainia 
120 min.
Garrantzirik gabeko eztabaida bat zirudien denak, baina Marta eta Antonio banadu egin dira. Gizona, etorkizun handiko chef bat, sutegietan babesten da; emakumea, bere isiltasunean, tristura baino zerbait gehiago nabaritzen hasi da: gosea galdu du... eta ez bakarrik desamodioagatik. Osasun-arazo bat duela jakingo du Martak, eta denak ustekabeko bira emango du: janariak zapore hobea du, musika inoiz ez bezala iristen zaio eta desioak beldurrik gabe bizitzeko gogoa piztu dio.
Aina Clotet
Espainia 
113 min.
Bular-minbizia gainditu ondoren, Nora ekintzara itzuliko da beheak eta goiak irensteko grina sutsuz, eta bere gaitasunaz haraindiko erronka profesionalei heltzean, bere betiko bikotekide Tomekin zuen familia-proiektuak lur joko du; Nora Maxekin hasiko da harremanak izaten, bera baino askoz ere gazte eta askeagoa den eta pasio bizia pizten dion gizon bat. Max atzerrira joatean, Norak lasterketa ero bati ekingo dio gehien beldurtzen duen hori saihesteko: bakarrik geratu eta hiltzeko beldurrari aurre egitea, bizi-grinak benetan ezkutatzen duena horixe izanik.
Marta Matute
Espainia - Belgika 
94 min.
18 urterekin, Claudiak ez du familiako heroia izan nahi. Amaren gaixotasuna ezustean sartuko da etxean, ekaitz isil baten antzera. Alabaina, Claudiak bere adineko beste edonork bezala nahi du bizi. Familia-betekizuna eta gaztetasuna ustiatzeko irrika tartean direla, Claudiak ikasi egin beharko du bere burua alde batera utzi gabe nola maitatu.
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: