"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.

Naëmi Adak Berlingo DFFBn egin zituen ikasketak. New Directors sailera iritsi da bere lehen film luzearekin: Body of Glass. Solasaldia ibilbidearen hasieran dagoen zinemagile batekin izango dugun hurbileko topaketa da. Bertara hurreratzen direnek debutaren atzean dagoen sormen-prozesua eta filmari forma eman zioten erabakiak ezagutzeko aukera izango dute. Solasaldian film luzeari lehen aldiz aurre egiteak dakartzan erronkak, ikaskuntzak eta desafioak jorratuko dituzte. Elkarrizketarako eta inspiraziorako gune bat, begirada zinematografiko propioa eraikitzen ari direnentzat.
Naëmi Adak (Tübingen, Alemania. 1994) Zuzendaritzako ikasketak egin zituen Berlingo Zinema Akademian (dffb), dantza garaikidean trebatu ondoren. Nirgendwo, vielleicht auch hier (2018), A Way Around Introspection (2019an Sundance Ignite programarako hautatua), No Words (2019), Lola 4 (2022) eta Only the Sea (2023) film laburrak eta Memories of What Became a Desert eta Damaged Lemons lan esperimentalak zuzendu ditu. Body of Glass luzemetraian egindako debuta da.



