74SSIFF - 2026ko irailak 18/26
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner

Jordan Firstman

Jordan Firstman-ek Club Kid filmaren sormen-prozesuaz hitz egingo du, eta fikziozko lehen film luzea egiteak zer suposatu dion azalduko du, urteetan film laburrak eta telesailak zuzendu, idatzi eta antzeztu ondoren. Bere lehen film luzea egitean bizi izan dituen erronkei eta hartu dituen erabakiei buruz arituko da. Filma Canneseko Zinemaldiko Un Certain Regard sailean izan zen, eta orain Perlak sailera iritsiko da, Donostia / San Sebastián Publikoaren Sariaren lehian.


Parte-hartzaileak
Jordan Firstman
Idazle, ekoizle, aktore eta umorista

Jordan Firstman (New York, AEB. 1991) idazle, ekoizle, aktore eta umorista da. Film labur hauen idazle, zuzendari eta protagonista da: Call Your Father (2016) eta Men Don't Whisper (2017), Sundancen eta Austingo SXSWn emana. Search Party telesaileko gidoigile ere izan da. Club Kid, Firstmanek berak idatzia (protagonista izateaz gain), bere lehen film luzea da zuzendari gisa, eta Cannesko Un Certain Regard atalean aurkeztu zen.


Asteartea 22, irailak
16:00 h.

Gonbidapenak doan, ohiko kanaletan eskuragarri.
Sarrerak eskuragarri irailaren 16ko (asteartea) 9:00etatik aurrera
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: