74SSIFF - 2026ko irailak 18/26
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Filmak
Filmak
RTVE Galak
RTVE Galak
@volvoreta
© @volvoreta
José Mota
Espainia - Italia 
98 min.
1905. Komiko ibiltari batek bizitzako bazter orotan magia eta umorea ikusten erakutsi dio bere seme txiki Michiri. Urte batzuk geroago, gerra-garaian, Michi gorrotoak hartutako gizon mingotsu bihurtu da. Ezusteko jazokizun baten ondorioz, Conchita topatuko du berriz, haurtzaroko maitea, eta aitak munduari buruz muinetaratu zion ikuspegi liluragarri hura berreskuratzen lagunduko dio horrek Michiri.
Jose Corbacho
Espainia 
88 min.
Haurdun dagoela jakingo du Bertak. Ez daki zer egin, ez baitago seguru Manelek —bere mutil-lagunak— maite ote duen. Bere adiskide Sílviak gomendatuta, Maneli burundanga —egiaren droga— ematea erabakiko du. Alabaina, droga efektua egiten hasten zaionean, askoz ere harrigarriagoa izango da Manelek aitortutakoa: ETAren komando baten parte dela, hain zuzen.
Manuel Menchón
Espainia 
88 min.
Federico García Lorcaren erailketak (1936an) mito bihurtu zuen poeta. 90 urte egon dira ezkutatuta izen bat, debekatutako harreman bat eta Mexikora ihes egiteko plan bat. Film hau faxismoak zapuztutako azken maitasun-istorio baten —Lorcaren eta Juan Ramírez de Lucas izeneko gazte baten artekoaren— tragedia da. Dokumentu argitaragabeekin eratutako lana: gutunak, poemak eta oroitzapenak. Juanek idatzita utzi zuen: hil ondoren, dena jakin beharko zen.
50 urteko askatasuna
David Pérez Sañudo
Espainia - Belgika 
109 min.
Araba, XIX. mendea. III. Karlistaldia hilzorian dagoen bitartean, emakume batzuk itota agertzen dira Gasteizko kanpoaldean. Ángela Berrosteguieta, biktimetako baten ahizpa, justizia bila dator, frogatzera Juan Díaz de Garayo nekazari analfabetoa dela kriminala, hain justu. Haatik, Pío Pinedok —aguazilen buruak— aurre egin beharko die gerra-garaiko baliabide faltari, batetik, eta agintarien presioari, bestetik; izan ere, hilketen bolada gero eta handiagoa ezkutatzea nahiago dute agintariek.
Emanaldi Bereziak - Lehiaketatik kanpo
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: