"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Musika technoko festa batean bere mutil-laguna arrastorik utzi gabe desagertzean, Miguel linbo batean murgilduko da. Ninja ez egoteak errealitatearen zentzu hauskorra galtzera eramango du Miguel, eta maitaleen, bikotekidearen amaren eta ezezagunen artean bilatuko du maitasuna. Mugikorrean mutil-lagunaren irudi espektral gisako argazki eta bideo iraunkorrak errepikatzearekin obsesionatuta dago, zarata eta pixelen artean noraezean, Miguelek txakur batekin topo egingo du, eta horrek iraganeko oroitzapen mingarriei aurre egitera eramango du.



