74SSIFF - 2026ko irailak 18/26
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Zabaltegi-Tabakalera
Zabaltegi-Tabakalera
Filmak
Filmak
Irekiera
María Alché, Benjamín Naishtat
Argentina - Mexiko - Norvegia 
61 min.
Alicia Egurenen semea eta John William Cookek adoptatua, Pedro Catellaren bizitza berezi da benetan eta XX. mendearen bigarren erdian Latinoamerikako gertakari historiko handi oro zeharkatzen du. Erresistentzia peronistaren agente 9 urte zituenetik eta eliteko tiratzailea Escambrayko mendilerroan 17 urte zituela, gizonaren bizitzak patu iraultzaile eta tragikoa izan zuen, bere herrialdearena bezalakoxea.
Itxiera filma
Isaki Lacuesta
Espainia 
78 min.
Artxiboko materialetatik eta egitura zatikatu eta polifonikotik abiatuta, filmak flamenkoaren istorio bat proposatzen digu, modernitatearekin, herrikoiarekin eta politikoarekin lotzen duena. Kontakizunen, ustekabeko elkarteen eta hainbat garai eta testuingurutako figuren bidez, filmak flamenko ezpuru bat arakatzen du, munduarekin etengabeko elkarrizketan, non tradizioa, masa-kultura eta iruditeria garaikidea elkarrekin bizi diren.
María Aparicio
Argentina - Espainia 
96 min.
Eva Madrilen dago. Han bakarrik ematen ditu egunak: ez du inor ezagutzen, eta ez dirudi arrotzekin lotzea gustatzen zaionik. Hiria, orduan, leku ezezaguna da, eta noraezean eta jakin-mina lokartuta duela ibiltzen da Eva handik. Arratsalde batean, ordea, Reina Sofía Museoko areto batean, gizon bat hurbilduko zaio. Dante du izena, argentinarra da eta Juan Bialet Masséri eta Argentinako langile-borrokei buruzko ikerketa bat ari da egiten.
Tanmay Chowdhary, Tanvi Chowdhary
India 
13 min. Film laburra
Mumbain, neska gazte bat entzunaldiz entzunaldi doa, bere buruaren bertsioak antzeztuz casting-zuzendarientzat. Eskola atzean utzi du, ez daki janaria prestatzen, eta inoiz ezagutu gabeko amona baten oroitzapenaren karga darama; familiaren hitzetan, protagonistak amonaren antza du, eta emakume hura ere aktore izan zitekeen. Antzeztearen eta bizitzearen arteko lerroa finduz doan heinean, film baten barruan dagoela sentituko du gazteak, eta bere bizitza kanpotik behatzen hasiko da.
Dorothea Sing Zhang
Txina - Erresuma Batua 
16 min. Film laburra
Emakume gazte bat dunen artean dabil bere nortasun-agiriaren bila, Pekingo Opera Akademian matrikulatzeko behar baitu.
Albertina Carri
Argentina - Txile - Espainia 
65 min.
Cine vivo film labur bat da, performance hau, liburu bat. Dituen narrazio- eta espazio-premien arabera aldatzen den tresna. Bere burua hainbat diziplinatatik mailegatutako elementuak hartuz taxutzen du, baina beste organismo bati eusten jarraitzeko bizitzak materiarekin egiten duen deskonposizio-prozesua ere ezagutzen du bere izenean. Heriotzaren kondizioa bizitzaren parte ezinbestekotzat. Idazketaren ezpurutasuna zinemaren ezpurutasunarekin nahastuz bizi-ziberorganismo berri hau osatzeko. Iraganetik datorren tresna bat, etorkizunera jaurtia izateko, posibilitate-kapsula gisa. Historiaz, praktikaz, heriotzaz, ahanzturaz, prozesuez, hutsalkeriaren nobleziaz berrelikatzen den filosofia, etika eta erotika, esango luke Marguerite Durasek, kimikaz eta denboraz. Harribitxi saihetsezin hori, nola zinema hala bizitza elikatzen dituen egoera hondogabe hori.
Lehiaketatik kanpo
El Pampero Cine
© El Pampero Cine
David Lamelas, Ignacio Masllorens
Argentina 
96 min.
Bi ekoizle gaztek hirurogeiko hamarkadako abangoardia argentinarreko pertsona zaputz eta enigmatiko bati buruzko dokumental bat egiteko enkargua jaso dute. Proiektuak, gainera, David Lamelasen —arte kontzeptualaren erreferente arrakastatsu eta artistaren bidelagun ohiaren— partaidetza eskatzen du. Elkarrizketaren eta artxiboen inguruko lan argi eta mugatu gisa hasitako zerbait galdera kezkagarri bihurtzen hasiko da: Nola ikusarazi desagertzea erabaki zuen norbait?
Lee Chang-dong
Hego Korea 
164 min.
Bi bikote ezkonduren istorioa —langile kaleratu bat eta haren emaztea, eta dokumental-egile bat eta haren senarra—: horien bideak gurutzatu egingo dira dokumental bat filmatzeko, eta dituzten bizitzei eta desio ezkutuei aurre egin beharko diete.
Salka Tiziana
Alemania 
25 min. Film laburra
Udan uzta biltzeko garaia da Alemania iparraldeko baratze-ustiategi batean. Fridak eta nazioarteko sasoi-langileen talde batek errutina finkoen eta keinu errepikakorren erritmoan lan egiten dute. Sasoiaren amaiera hurbilduz doan heinean, ziurgabetasuna handitzen hasiko da: zer etorriko ote da gero? Alabaina, txori bat negutegietan harrapatuta geratu eta une batez denbora eten egiten dela emango du.
Oskar Alegria Suescun
Espainia 
91 min.
“Film honetan hamalau aldiz eroriko da gaua. Zenbatuko ditugu”. Horrela abiatzen da gaueko bidaia musikal hau, Jorge Oteiza euskal artistaren unibertsoan barna doan ibilbidea, non, oroz gain, barnealdeko gau bat nagusituko den: Arantzazuko santutegiko organoaren ondoan gertatzen dena. Han giltzapetuko da Oskar Alegria zinemagilea, hamalau gau horiek Iñar Sastre pianistari kontatu eta kantatzeko, azken honek filmaren irudiak ikusi gabe ere, teklen bidez irudikatzeko helburuarekin. Desafio horretatik sortuko da 14 ilargik, 14 iluntasunek eta 14 misteriok osatuko duten frisoa. Hamalau, Oteizak Arantzazuko fatxadan jartzea lortu zuen apostoluen kopurua delako; eta hamalau, hark berak zioen bezala: “gehiago kabitzen ez zirelako”.
Angelica Ruffier
Suedia - Norvegia 
95 min.
Angelicak eta bere anaiak haurtzaroko etxera itzuli behar izan dute aita —seme-alabengandik aldenduta zegoena— hil ondoren: etxetzar bat Frantziako landazabalean, ezin narrasagoa eta oraindik ere aita despotikoaren figurak markatua. Angelicak etxea husteko ataza ikaragarriari aurre egin beharko dio, baina nerabezaroan idatzitako egunkariak topatzean, berpiztu egingo du bere garaian bere historia-irakasleak (Mademoiselle B.) sentiarazten zion maitasun sakon hori.
Meritxell Colell Aparicio
Espainia - Peru - Italia 
121 min.
Adela, Mexikoko soinu-artista, oihanetik Peruko Andeetara joango da Lucho gidari eta itzultzailearekin batera. Bere aitonaren —Mexikon erbesteratutako errepublikar katalan baten— legatuari jarraituz, desagertzeko arriskuan dauden hizkuntzen soinu-mapa bat ehunduko du. Heriotzarekiko beldurra agertzen denean, errealitatea hautsi egingo da. Adelaren zeharkaldia haurtzaroko etxerako bidaia intimo bihurtuko da. Lejos de los árboles bizitzaren hauskortasunari eta gogoratzeko, entzuteko eta maitatzeko beharrari buruzko istorioz beteta dago.
Ikusmira Berriak 2022 Proyecta 2021
AndergraunFilms
© AndergraunFilms
Bruno Dumont
Portugal - Frantzia - Italia - Espainia - Qatar 
90 min.
Kosta Urdinean, bi haur-talde aurrez aurre, beren joko kuttunean: Mediterraneoko labar gorrietatik salto egitea. Géok bost urte besterik ez ditu, eta, uda batean, adiskidetasuna eta lehia nahasten diren eta bihotzaren lehen bulkadak tentsio-iturri bihurtzen diren mundu bat aurkituko du.
Federico Luis
Mexiko - Txile - Erresuma Batua - Frantzia 
15 min. Film laburra
Tepito auzo bortitzean, gazte batek amets mexikarra lortu nahi du: boxeo-txapeldun bihurtzea.
Radu Jude, Adrian Cioflâncă
Errumania 
23 min. Film laburra
1985etik 1987ra, Edward Serotta kazetari estatubatuarra Errumania komunistara joan eta herrialdearen errealitate gogorra jaso zuen argazkien medioz. Polizia sekretuak (Securitate) jarraitu eta argazkiak atera zizkion ezkutuan gizonari hark bere argazkiak atera bitartean. Berrogei urte geroago, argazkien bi multzo horiek biltzen ditugu plano eta kontraplanoen joko batean, historiaren alde komikoa erakutsita.
Jane Schoenbrun
AEB - Kanada 
112 min.
Hala-moduan egindako hainbat sekuelaren ondoren, eta jarraitzaile-komunitate geroz eta urriago bat izanik, Camp Miasma izeneko slasher-frankizia zuzendari gazte baten eskuetara igaroko da, frankizia berpizteko erabakia hartuta. Alabaina, jatorrizko filmeko protagonista —orain isolatuta eta misterioz inguratuta bizi den aktore bat— bisitatzen duenean, desiozko, beldurrezko eta odolez bustitako eldarniozko mundu batean harrapatuta geratuko dira biak.
Tizza Covi, Rainer Frimmel
Austria 
86 min.
Al Cook oroigarriz inguratuta bizi da. Bere apartamentua liburuz, bideokasetez eta binilozko diskoz beteta dago: bere garaian bete-betean izandako bizitzaren hondarrak. Hemen, denbora gelditu egin dela dirudi, lau horma hauetatik haratago munduak aurrera jarraitzen badu ere. Higiezin-enpresa gupidagabe batek bere etxea eraistea erabakitzen duenean, aterpea kenduko diote gizonari. Alek bere altxorrak banan-banan askatzen dituen bitartean, galdera mingarria egiten dio bere buruari: nola jarraitu aurrera geratzen zaizun guztia oroitzapenak direnean? Erabateko galeraren aurrean, hasiera erradikal berria aukeratuko du.
Tobias Nölle, Loran Bonnardot
Suitza 
90 min.
Loran Bonnardot mediku paristarrak maiz bisitatu izan du, azken hogeita hamar urteotan, Tristan da Cunha —munduko uharte biztanledun urrunena—, Hego Atlantikoaren erdian. Planetako espezie berezienetako batzuen bizileku, sei-zortzi itsasontzi baino ez ditu onartzen urtean. Uharte bolkaniko hau Loranen erretiro espiritual bihurtu da; bertako biztanleak, medikuak aukeratutako familia; eta Martin arrantzalea, bere lagunik hoberen. Orain, 50 urterekin, Loran bere uharte utopikora itzuliko da berriz, baina oraingoan handik irteteko asmorik gabe.
Tsai Ming-Liang
Espainia - Taiwan 
78 min.
El Caminante Donostiara iritsi da, edertasun argitsuko paisaia batera. Kolore gorri okreko zerrenda bat astiro mugitzen da basoetan zehar eta haizearen eta itsasoaren ertzetan zehar, gauaren zarataren eta egunaren lasaitasunaren artean. Pausoka, askoren begien aurrean dabil: munduaren handitasunean irudi lasaia, pertsona ezezagunen oroimenean arrasto iheskorra utziz. Iragana eta oraina elkarrekin fusionatzen dira. Hala sorkuntza nola natura hauts bihurtuko dira.
Mo Harawe
Austria - Somalia - Alemania 
28 min. Film laburra
Bista judizial erabakigarri baten eta ezkontza bateko funtzio garrantzitsu baten egun berean, musikari isilkor batek bere bizitza pribatua jendaurrean nola geratuko den ikusiko du. Bere ezkontzaz aprobetxatzea leporatzen zaio, eta epaitegiaren, hiriko kaleen eta eszenatokiaren artean mugituko da, epaiketaren zama, leialtasuna eta adierazi gabeko errua bere gain hartuz. Atzera bueltarik gabeko erabaki bat hartzera beharturik, filmak gizon baten egoera deskribatzen du: haren barne-egiak lausoa izaten jarraitzen du, debozioaren, duintasunaren eta galeraren artean harrapatuta egonik.
Bojina Panayotova
Frantzia 
43 min. Film ertaina
1980. Milaka emakumek Pentagonoa inguratu dute. Protestatu, negar, ehundu, sortu egiten dute. Bestelako botere bat aktibatu eta ekintza-modu berri bat asmatu dute. With Love and Rage laguntza-eske politiko eta musikala da, altxamendu horri bizia itzultzen diona. Filmak artxiboak, kontakizunak, ahotsak eta abestiak elkartzen ditu, ahots politiko kolektiboa eta osatzen duten istorio pertsonalak sortzea ahalbidetuz.
Marie-Rose Osta
Frantzia - Errumania - Libano 
27 min. Film laburra
Botere apartak dituen 11 urteko mutiko bat bere osabarekin bizi da Libanoko herrixka batean; gerra-hegazkinen zarata eguneroko bizitzaren parte da. Besteen begietan haurrak itxura "normala" izan dezan saiatuko da osaba, baina ilobak ia ulertzen ez duen trebetasun bat isilpean probatzen du. Alabaina, nahi gabe bi hegazkin eraitsarazten dituenean, ezkutuan zegoen hori ezingo du kontrolatu.
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: