"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Mexiko Hiria, 90eko hamarkadaren hasiera. 11. urtebetetze-egunean bere lagunik hoberen Vladimirrekin maitemindu da Bruno. Gau horretan bere aitak GIBa duela jakingo du, eta familia-bizitza eraldatu egingo da. Saltsa-abestietan egiten den modura, Brunoren familia abesten eta dantzatzen saiatuko da mina urruntzeko. Hogeita hamar urte ondoren, Brunok filmatu eta berrirudikatu egingo du haurtzaroan erabat ulertu gabeko oroimen hura.



