"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Herri Pantaila, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Artxiboa proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Mundu osoak bere ibilbidea miresten eta ikus-entzuleek bere talentua txalotzen dute, baina Isabel Coixet etengabe bizi da zalantza duela buruan; bere kontraesanak esploratzen jarraitzera bultzatzen du zinemagilea zalantza horrek. Aintzatespenak eta arrakastak zenbateraino asetzen dute sormenerako grina bizia? Nondik dator beti harago joan behar hori? Horiek dira Coixetek kameraren aurrean ozenki egindako galderetako zenbaitzuk, husnarketa gisa.



