Gerardo Liesa, legez kanpoko immigrazio-sareen eta dokumentu-faltsutzeen aurkako UCRIF Unitate Zentralera iritsi berri den polizia-inspektore gazteak, eta haren lankide Carmen Osések susmatzen dute Espainia osoko burdeletan zerbait aldatzen ari dela. Suizok eta haren bazkideek errepide-bazterreko hainbat klub kudeatzen dituzte, eta mundu osotik iritsitako emakumeak sexu-esplotaziora behartzen dituzte. Horietako bat da Claudia: 18 urte ditu, Kolonbian seme txiki bat utzia du, eta etorkizun hobe baten bila iritsi berri da Espainiara.