"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Herri Pantaila, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Artxiboa proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
"1935eko amaieran, Miguel Bargak —nire birraitonak— familia Tolosan utzi eta jaioterrira itzuli zen, Burgosera. Familiari jakinarazi zioten Miguel gerran hil zela. Miguelen gorpua ez zen inoiz itzuli. Birraitonaren heriotza tabu familiarra izan zen hainbat hamarkadatan; alabaina, 2018an Gogora Institutuaren DNA programak haren gorpuzkiak identifikatu eta datu asko ezagutu genituen, bi galdera garrantzitsu erantzun gabe geratu baziren ere: zergatik joan zen hara eta zergatik hil zuten?". (Izaskun Arandia)



